2019-05-24

UROLAkoen EMANALDIA ESKOLAN

Joan den asteazkenean, maiatzak 22, Azpeitiko Urolako DBH 1eko ikasle batzuk etorri zitzaizkigun eskolara, NOLEGA programaren barruan emanaldi bat eskaintzera.

Gure iazko ikaskide Naroa Ezama ere bertan zen, eta sekulako ikuskizuna eskaini ziguten: koplak, asmakizunak koplaka, "Ilargiarekin maitemindu zen" ipuinaren irakurketa, dantzak eta kantuak.... Ikasle guztiok soka-saltuan ibiliz bukatu genuen saioa.

Ederki ibili ginen benetan!

Mila esker eta datorren urtean ere zain-zain izango gaituzue!

 

 

iruzkinik ez: