SAIAZ Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak 25 urte betetzen ditu aurten, eta bideo bat prestatut dute, beraien historia eta proiektuen berri emanez.
Horrela, bada, atzo 12ak aldera Borondegira joan eta herriko aitona-amona batzuekin batera bideo interesagarri hori ikusi genuen; ezagun asko agertzen ziren bideoan, baita gutako batzuk ere!
SAIAZ, 1992an sortu zen, eta Albiztur, Bidania-Goiatz, Beizama eta Errezilgo 1.600 biztanleen ongizate eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du.
Eskerrik asko, Elena eta Gizarte Zerbitzuetako langile guztioi, egiten ari zareten lan handiagatik!!!
Hona hemen Borondegiko emanaldiko argazki pare bat:
Hori dela ea5 urte, hori ospatzen du aurten, 2019an, Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina