Kerik Gabeko
Gazteak lehiaketan irabazteagatik jaso genuen saria Larraitzko "Txindokiko
itzala" abentura parkean ekintza pare bat gauzatzea izan zen: Abentura parkea + Orientazioa / Ginkana., eta horretaz
gozatzera joan gara gaur, ekainak 4, bertara.
10ak aldera iritsi gara Larraitzera eta abentura parkearen
bulegora joan gara. Ainhoa monitorak ekintzen azalpena egin digu eta
segidan arnesak eta kaskoak janztera joan gara. Orduan Ekaitz monitorea agertu
zaigu eta beraiekin abentura parkeko ibilbideak egin ditugu, txikienean
hasi, ertainarekin jarraitu eta handiena eginez bukatuz. A zer gozatua!
Hamaikak eta erdiak aldera arnesak eta kaskoak kendu
eta hamaiketakoa egin dugu. Jarraian, Ainhoak, gu guztiok bikote mistoetan banatu
eta orientazio jolasa azaldu digu. Planoa eman digu eta pista guztiak
aurkitzeko 35 minutu genituela esan digu. Denbora hori betetakoan denok irteera
puntura itzuli behar ginen. Pista guztiak aurkitu ditugunean bueltatu eta
hasieran eman digun papertxo batean idatzi ditugu. Bukatzeko, pista guzti
horiek erabiliz, bikote bakoitzak ipuin, pasadizo edo txiste bat asmatu behar
genuen.
Hamabiak eta erdietan, ipuin guztiak kontatu
eta gero, monitoreak agurtu eta Zamaoko gunera joan gara bazkaltzera. Jaten ari ginela, Lander maisuaren washappa jaso dugu eta gu genden
inguruan gordeta zegoen altxor bat bilatzeko pistak bidali dizkigu. Hasieran
nahstu xamar ibili gara baina azkenean, aurkitu, aurkitu dugu. Liburutxo
bat eta hainbat jostailu txiki zituen tupper bat zen. Horiekin zegoen
koadernotxoaren moduko orrietan guk ere aurkitu dugula idatzi eta atzera,
disimuluan, lehen zegoen lekuan utzi dugu.
Ordubiak laurden gutxiagotan autobusa hartu eta Errezilera itzuli gara. Egun bikaina gaurkoa!
.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina