Datorren ikasturteari begira, gaur, ekainak 6, Urola institutora jaitsi gara beraiek eskaintzen diguten bisitan parte hartzera.
Institutura iritsitakoan, areto nagusira joan gara eta bertan Zestoako eta Karmelo Etxegarai eskolako ikasleekin bat egin dugu. Zuzendariaren eta DBH 1 zikloko koordinatzaileen agurrak jaso ondoren, institutoko hainbat ikaslek bertso pare bat, gitarra kontzertu bat eta abesti bat eskaini dizkigute.
Ondoren, galderen txanda iritsi da. DBH 1 mailako 5 ikaslek ( tartean gure Naroa Ezama zegoen ) guk luzatutako galderen inguruan beraien bizipenak eta esperientziak kontatu dizkigute. Denbora guztian gu lasaitzen saiatu dira: lagunak erraz egingo ditugula, ikasketekin ondo moldatuko garela, ... Kontu askoren jabe egin gara.
Galderen txanda bukatu denean, institutoko eraikuntza erakutsi digute.
11-k aldera institutotik atera gara eta , autobusa 12:10en hartu behar genuenez, bitartean Frontoi Txi-kiaren ondoan dagoen parkera joan gara. Ederki pasa ere bai!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina