"Errezil, gure herria" gaiaren barruan, beste hainbat konturen artean, lan-sektoreak landu ditugu. Gaur egun esplotatzen ez diren arren, badakigu Errezilen hainbat meategi landu zirela: "igeltsoa" lortzeko DOMUSA inguruan eta "ZINKA" lortzeko Zelatundik hasi eta Bearri ingururaino doan parajean.
Hau da bigarren hauen inguruan jakin izan duguna:
Zelatundik hasi eta Beharriraino mina zulo asko daude. Mina hauek “Eduardo” zuten izena. Bertatik “zinka” lortzeko minerala ateratzen zuten. Mina zuloetatik kable eta txirrika bitartez, ontzitxo batzuetan, minerala Odrira jaisten zuten eta handik, sistema berdina erabilita, Egurbideko kruzera. Kruzean minerala kamioietan kargatzen zuten eta, jakin dugunez, Zumaira eraman.
Odritik gertu labe batzuk zeuden eta jabea bizi zen etxea ere bai. Jabeak frantsesak ziren, gizonak bizar luzea zuen eta andrea oso polita omen zen. Mina honen jabearen izena Casimiro Terrat zen.
1906 an 34 langilek egiten zuten lan, 18-k zulo barruan eta 16-k kanpoan. “ Kalamina eta blenda” izeneko mineralak ateratzen zituzten. 1927an 17 langile jarduten ziren bertan. 1934an 6 langile. 1936 eta 1937an mina itxita egon zen. 1938an, 3 langile jardun ziren bertan lanean.
Meategi hauen inguruan Inaziomari Atxukarroren "Irriparrezko printzak" liburuan pasadizo polit bat agertzen da "Daniel" izeneko atalean. Han esaten denez erreziltar bat eta jabearen artean apostu bat egin omen zuten, errezildarrak Odriatik Egurbideraino kabletik zintzilika zegoen gurditxo baten barruan jaitsi baietz. irakurtzea merezi duen bertso eder batzuez osatu zuen pasadizoa.
Gu eskolatik Odrira igo ginen eta handik nahiko gertu dauden labe batzuen aztarnak ikustera joan ginen. Bertan hamaiketakoa jan genuen.
Labe hauen gainetik bidezidor bat abiatzen da aldapa gogor bat hartuta. Oso urruti izan gabe, bi meategi-zulo ikusi genituen. Kontu handiz metro batzuk barrura sartu ginen, lur azpian egoteak ematen duen sentsazioa probatu nahirik.
Bidean gora eginik Azulegiko minak zeuden parajeraino iritsi ginen eta han zegoen kargaderoa ikusi ere bai.
Jarraian, belaze batean gora egin eta Komisolatzatik Zelatunera doan bidearekin bat egin genuen, eta bertatik Zelatunera joan.
Zelatunen ederki bazkaldu genuen eta atseden pixka bat hartu ondoren, eskolara jaitsi ginen.
Egun ederra pasa genuena!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina