Dakizuenez, etzi, ekainak 9, Gipuzkoako Eskola Txikietako Festa ospatuko da Aginagan.
Aginaga baserri girokoa izan arren, oso lotuta dago Oria erriyoari, eta oso ezaguna da Euskal Herrian "txitxardin" edo angularen arrantzagatik;koilara formako 8-9 metro luzerako egurrezko ontzietan, "alak" deitzen diete bertan, egiten dute arrantza gauez, farola eta baiaz lagunduta.
Anguleroek farola piztu eta alaren ertzean jartzen dute; angulak argitara hurbildu eta baiarekin kaladak egiten dituzte anguleroek, tartean angulak harrapatuz. Ez da lan erraza, ezta?
Geuk ere geure "alak" apaindu ditugu eskolan geure sarean jartzeko. Aginagako eskolakoei ondo-ondo pasatzeko opa nahi izan diegu gure lantxo honen bitartez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina