2020-02-26
2020-02-25
TIPI-TAPAkoekin 3.saioa
Atzo, otsailak 20, berriz ere TIPI-TAPAkoekin elkartu ginen.
Lehenengo, denda aurrean elkartu ginen taldeko kide guztiok eta ondoren ibilalditxo bat egin genuen eskola inguruan,kontu kontari.
Oraingo honetan ere ederki ibili ginen!!!
Ander, Enaitz, June eta Amane
TALOAK EGIN ETA JAN!
Otsailaren 20an Erniope Elkartera joan ginen HH4-5 eta LH1-2koekin.
Bittorik eta Jonek erakutsi ziguten taloa egiten. Mordoska bat egin genuen eta baita jan ere txistorra eta Nutellarekin.
Esperientzia polita denontzat.
Eskerrik asko Bittori eta Jone!
2020-02-22
2020-02-21
EUREKA MUSEOAN
Otsailaren 14an 4-5 urtekoekin Eureka Museora joan ginen.
Animaliak ikusi eta gero, museoan ibili ginen; ispiluekin ondo pasa zuten.
Museo atarian urarekin jolasean ibili ziren eta inguruko parkean ere ederki pasa zuten.
Egun bikaina!!!
Animaliak ikusi eta gero, museoan ibili ginen; ispiluekin ondo pasa zuten.
Museo atarian urarekin jolasean ibili ziren eta inguruko parkean ere ederki pasa zuten.
Egun bikaina!!!
2020-02-19
DONOSTIAN EGUNPASA
Aurreko ostiralean, otsailak 14, Donostian izan ginen.
Lehenengo 09:15tan autobusa hartu genuen eta Donostiako Eureka Zientzia Museora joan ginen. Iritsitakoan hamaiketakoa jan eta jolastu egin genuen. Jolastu eta gero, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa ikustera joan ginen beraien egoitzara.
Orkestra Sinfonikoak barroko garaiko instrumentuak eta tresnak jo zituzten. Emanaldia antzerkia bezala moldatua zegoen. Zortzi bat pieza motz jo zituzten, horien artean Antonio Vivaldiren negua eta udara. Orkestra Sinfonikoan 10 musikari zeuden, argia kontrolatzen zuen teknikaria eta antzerkilaria. Oso ona izan zen emanaldia. Emanaldia bukatutakoan, autobusa hartu eta Txuri Urdinera joan ginen.
Txuri Urdinera iritsitakoan, kaskoa eta patinak hartu genituen eta aldageletara joan ginen. Izotzetara joandakoan, monitorak ikastaroa eman zigun eta gero jolas batzuk egin genituen.
Amaieran,diskotekako musika eta argiak jarri zizkigun. Guk dantza egin eta ederki pasa genuen.
Ateratakoan, Reale Arenaren aurrean bazkaldu egin genuen. Pixka bat jolastu eta autobusa hartu genuen.
16:20 aldera iritsi ginen Errezilera.
EDERKI PASA GENUEN !!!!!!!!!
2020-02-12
LIBURUEN ALTXORRA ERAMAN DUTE
Otsailaren 11an Imanol etorri
zen Liburuen altxorraren bila.
Gero “polita”
liburua kontatua zigun ingeleseko gelan.
Bukatzeko ze
ipuin gustatu zitzaigun gehien esan
genion.
Kutxan liburu
politak zeuden. Hurrengo ikasturterarte Imanol.
ASKO GUSTATU ZAIGU.
2020-02-07
SUKALDARITZA TAILERRA (Oilasko brotxetak)
Hona hemen gaur sukaldaritza tailerrean egin dugun errezetaren bideoa. ON EGIN!
2020-02-06
SANTA ESKEAN
Asteartean, otsailak 4, Santa Ageda egunean koplak kantatzera atera ginen eskolako kide guztiok.
Euri lanbroa ari bazuen ere, gustura ibili ginen zapi loreduna lepoan eta makila eskuan genuela.
Lehenengo gurasoen aurrean abestu genuen. Gero panaderira joan ginen. Ondoren denda txikira eta udaletxera.
Etxeberrin eta Borondegin ere abestu genuen.
Azken saioa Marianen aurrean egin genuen eskolako sukaldean.
Ederki pasa genuen eta goxoki pila bildu genituen.
Eskerrik asko guztioi
BARATZEAN IKASIZ, LIZARRETAN
HH 4-5 ETA LH 1-2
KO IKASLEAK LIZARRETAKO
BARATZAN
Urtarrilak16an
lizarretako baratzara joan giƱen
Joxerra eta
Alis gure zai zauden.
Patata zakuetan
zeukaten eta karretilarekin
sororaino eraman genituen.
Patatak pertzatan
jarri genituen,40 patata aldiro.
3 naka jarri
ginen eta patatak
sartu genituen.
Patatak Ileratan
jarri genituen , 2ilera erdiraino bete
genituen eta 3 goraino.
Joan baino lehen
baratza erakutxi ziguten.
Eskerrik asko Joxerra
eta Alice
2020-02-03
IKASLE OHIAK BISITAN
Joan den astean, Nahikari, Adei, Iraide Labaka eta Iraide Carrera ikasle ohiak etorri zitzaizkigun bisitan.
Ipuin, kontakizun eta asmakizun desberdinak irakurri zizkiguten eta oso gustura egon ginen beraien konpainian.
Animatu zaitezte berriz ere, esku zabalik hartuko zaituztegu eta.
Eskerrik asko!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)