2020-02-06

SANTA ESKEAN

Asteartean, otsailak 4, Santa Ageda egunean koplak kantatzera atera ginen eskolako kide guztiok.

Euri lanbroa  ari bazuen ere, gustura ibili ginen zapi loreduna lepoan eta makila eskuan genuela.

Lehenengo gurasoen  aurrean abestu  genuen. Gero  panaderira  joan  ginen.  Ondoren denda  txikira  eta  udaletxera.

Etxeberrin  eta  Borondegin  ere  abestu  genuen.

Azken saioa  Marianen  aurrean  egin  genuen eskolako  sukaldean.

Ederki  pasa  genuen  eta  goxoki  pila  bildu  genituen.
Eskerrik  asko  guztioi 



















iruzkinik ez: