Ikasturte honetan, Nazioarteko Emakume Lagilearen Egunaren inguruko ekintzen artean "emakume zientzielarietan" egin nahi dugu gogoeta berezia. Emakume zientzilari batzuk eta euren lana ezagutzeko asmoarekin Fraisoro Ingurumen eta Nekazal Laborategiak bistatzera joan gara Lehen hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleekin.
Otsailak 3rako hitzordua egina genuen, beraz, han agertu gara goizeko 10ak aldera. Bertako zuzendariak hartu gaitu eta laborategien zeregin nagusiak erakutsi ondoren, atal desberdinetara eraman gaitu, bertan egiten dituzten lan ezberdinak erakusteko. Aipatu, laborategiko langileen gehiengo nagusia emakumezkoak osatzen zutela.
Lehenik, ibaietako urak aztertzen dituzten atalera joan gara. Bertan ura analizatzeko erabiltzen dituzten hainbat tresna eta metodo ezberdin erakutsi dizkigute. Harrigarria izan da uraren laginak nahsteko erabiltzen zuten tresna.
Jarraian, animalien laginak aztertzen diren laborategira joan gara. Han, behi baten odolaren lagin bat nola analizatzen duten eta ea inolako gaisotasunik duen ala ez jakiteko ematen dituzten pausoak erakutsi dituzte. Tresna eta robot harrigarriak erabiltzen dituzte.
Hortik landareen laginak aztertzen dituzten laborategira joan gara. Bertan landareak gaixotzen dezaketen kasu ezberdinak erakutsi dizkigu: birisak, bakterioak, onddoak, intsektuak,... Intsektu ezberdinak ikusi ditugu, onddoak, ... baita horiek hainbat landareengan sortarazten gaisotasunak. Azkenik, pinu orratzak lehortarazten dituen onddoaren esporak lupan eta mikroskopioan ikusi ditugu.
Bukatzeko, lurraren konposizioa analizatzen duten laborategira joan gara. Han lurraren laginaren azidotasun mailaren arabera kolorea nola aldatzen zen ikusi dugu.
Oso bisita interesgarria gertatu zaigu. Ikasleak ere oso interesatuta ikusi ditugu.
1 iruzkin:
Interesgarria benetan!
Ia zientzialari errezildarren bat izaten dugun hemendik gutxira!!!!
Argitaratu iruzkina