Martxoaren 11n, eguraldi bikainarekin, HH 4-5 eta LHko 1. eta 2. mailako ikasleekin Uztarraka errekara joan ginen.
Bidean hainbat gauza ikusteko aukera izan genuen eta bertara iritsitakoan, ur-jauzia ur dezenterekin ikustean poz handia hartu genuen.
Umeak oso ondo prestatuta joan zirenez, uretan sartuta ibili ahal izan zuten animalia bila. Bertan ikusi ez genituenak eskolan aztertu genituen luparen laguntzaz.
Herriak eskaintzen digun aukera paregabeaz gozatu ahal izan dugu beste behin!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina