2020-03-30

ESKULANA

Aste honetan etxean dauzkazuen kartoizko materialak bildu eta eskulan bat asmatzea proposatzen dizuegu.

Astindu garuna eta eskuak!




Ateratzen zaizuena erakustera animatu, besteenak ikusiz asko ikasten dugu eta.

Eskulana konpartitzeko modua: 
- Argazkia  edo bideoa (nola egin duzuen azalduz) taldeko whatsappera bidalita. 

- Testua idatzi nola egiten den azalduz eta jaso. Guztienak bilduko ditugu liburuxka osatzeko.

OHARRA 2. mailakoentzat:
* Idatzi  behar  duzuenak  atal  hauek izango ditu:
        - Izenburua
        - Erabilitako materiala
        - Nola egin pausoz pauso

* Hizki txikiz idatzi
* Letra zaindu
* Esaldian ez errepikatu hitz bera (eta gero...)
* Oso garrantzitsua: idatzi ondoren, irakurri, ea ondo ulertzen den azaldu nahi duzuena.

Ekin lanari!





iruzkinik ez: