2020-03-07

EMAKUMEAREN EGUNA

Bihar, martxoak 8,  emakumearen nazioarteko eguna denez gero, astean zehar hainbat ekintzatxo egin ditugu.

Atzo goizean bertan Zizurkilgo Fraisoro Ingurumen eta Nekazal laborategian lan egiten duen biologo emakumezko batekin, Amaia Urkolarekin, bideokonferentzia izan genuen, eta LH osoko ikasleok hainbat galdera egiteko aukera izan genuen bere lanaz, laborategiko materialez eta esperimentuez, bere ikasketez, bere lankideez...

Pazientzia handiz eta oso modu argian erantzun zizkigun galdera guztiak Amaiak.

Eskerrik asko, Amaia!!!






Gero, arratsaldean, gurasoekin batera KONPLIZE DITUT ETA abestu genuen gimnasioan, eskola atarian abesteko eguraldi aproposik ez zigun egin eta.

MUSU HANDI BAT GURE INGURUKO EMAKUME GUZTIEI!!!



iruzkinik ez: