SAN MARTIN HERRI ESKOLA
KONTINGENTZIA
PLANA, COVID-19
2021-2022
ikasturtea
SARRERA
San Martin Herri Eskola osatzen dugun kide guztion osasun
eskubideak bermatu eta gure lana ahalik eta modu seguru eta eraginkorrenean
garatu ahal izateko, kontingentzia plana osatu dugu.
Plan hau dinamikoa izango da eta beraz, osasun baldintzek
eragingo dituzten aldaketei irekia.
ESKOLAKO
FUNTZIONAMENDURAKO ERABAKIAK
Segurtasun neurri orokorrak:
●
Eskolara etorri
aurretik, etxean tenperatura hartu
behar dugu.
●
Koronabirusaren sintomak: 37 gradutik gorako sukarra, eztul lehorra, eztarriko
mina, arnasa hartzeko zailtasuna, usainik edo dastamenik ez izatea.
●
Sukarra edo
aipatutako sintomaren bat badu, umea
etxean geratuko da. Gurasoak Osasun
Zentrora deituko du eta baita eskolara ere.
●
Eskolan
sintomak agertuz gero: ikaslea isolatu eta
etxekoei deituko zaie, eskolara umearen bila etor daitezen.
●
Sarrera
eskolara:
o
Eskolaren
funtzionamendu egokirako ordurako
etortzea eskatzen da.
o
Ikasleak atarian
ilaran jarriko dira bakoitzari dagokion zutabearen parean eta segurtasun tartea
utziz. Ez dugu tenperaturarik hartuko, beraz, garrantzitsua da etxean hartuta
etortzea.
o
Ikasleak
gurasorik gabe sartuko dira eskolara, 2-3 urtekoak izan ezik.
o
Goiko solairura
helduleku aldetik igoko gara ilaran eta poliki.
. Eskuen
garbiketa: berebiziko
garrantzia emango diogu eta sarri garbituko ditugu:
✔
Eskolara etorri
aurretik
✔
Eskolara sartzean
✔
Gela batetik
bestera joatean
✔
Jolasgarai
aurretik eta ondoren
✔
Etxera joan
aurretik
- 2-3
urtekoek gelan garbituko dituzte.
- 4-5
urtekoak goiko ezkerreko komunera joango dira ur eta xaboiez garbitzera.
- LHkoek
gelako sarreran edukiko duten gel hidroalkoholikoa erabiliko dute. Jolas
ordu ondorenean ur eta xaboiez garbituko dituzte.
●
Irteera
gelatik: gelan dagoen irakaslearekin jaitsiko
dira horma aldetik ilaran eta poliki.
Prebentzio neurriak eskolako
espazioetan:
●
Geletan:
o
Segurtasun tartea: ikasleek ez dute segurtasun tarterik gordeko burbuilak errespetatzen
diren bitartean.
o
Maskara:
-
HHko ikasleei ez
zaie eskatuko janztea.
-
LHkoek jantzita
ibili behar dute.
-
Ikasle bakoitzak
bere maskara ekarriko du etxetik.
o
Aireztapena: garrantzitsua da espazio guztiak aireztatzea eta maiz zabalduko ditugu ate
eta leihoak.
o
Materiala:
-
Ikasle bakoitzak
bere materiala erabiliko du ahal den neurrian. Eskolan emango zaio material
gehiena.
●
Jolasgaraian:
o
HHkoak batera
ibiliko dira; ahal den guztietan kanpoan egingo dute jolas.
o
LHkoentzat hiru
gune jarriko ditugu -patioa, frontoia eta gimnasioa+beheko aterpea- eta
errotazio bidez txandaka joango dira batera eta bestera.
o
LHko 3. mailatik
gorakoek elkarrekin ibiltzeko aukera izango dute eta errotazioaren arabera
dagozkien bi guneetako batera joateko moduan izango dira.
o Gune bakoitzean material sorta bat erabiliko
da, eta ostiralero desinfektatu egingo ditugu.
●
Jangelan:
o
Bazkaltiarrak
burbuilak errespetatuz jarriko dira mahaietan.
●
Gune komunak: eskolako gela guztiak erabiliko dira.
o Pasilloak: poliki ibiliko gara eta ez gara bertan geldituko
pilaketak ekiditeko.
o Ingeleseko gela:
ondoko jarduerak egiteko ibiliko dugu:
▪
Zaintza zerbitzua
▪
Klaustro bilerak
▪
Irakasle eta
gurasoen arteko bilerak
▪
4-5 urtekoen
ingelesa
▪
Mekanografia
▪
Robotika
▪
Informatika
Jarduera horien aurretik eta ondoren, eskuak garbituko ditugu.
o
Gimnasioa: eguraldi txarra denean jolaserako (jolasgaraian eta bazkalondoan) eta
Gorputz Hezkuntzarako ibiliko dugu. Psikomotrizitate
saioak ere bertan egingo dira.
Ahalik eta material gutxien erabiltzen saiatuko gara eta
eskuak garbituko ditugu bertan ibili aurretik eta ondoren.
o
Patioa: jarduera desberdinetarako ibiliko dugu eta saiatuko gara ahalik eta
material gutxien erabiltzen.
o
Komunak:
▪
Ikasle talde
bakoitzari komun bat esleituko zaio, bai goiko solairuan, bai behean.
▪
Ikasleen komunak
eguerdian ere garbituko dira.
Prebentzio neurriak eskolaz kanpoko
jardueretan:
Erakunde
antolatzailea izango da eskolaz kanpoko jardueren planaren arduraduna,
Eskola
barruan antolatuko direnetan ondorengoa betetzea eskatuko zaie:
● Bizikidetza talde egonkorrak –burbuilak-
errespetatzea.
● Eskuak garbitzea eskolara sartu orduko.
●
Beren
materiala soilik erabiltzea.
Tutoretza
eta harremanak:
-Urriko lehen
astean egingo dira geletako bilerak.
-Familiekin
harremana bermatu behar dugu.
- Ikasleen egoera emozionalaren lanketari ekingo diogu.
-Talde
kohesiorako dinamikak sustatzeko ekintzak planifikatuko ditugu.
-Irakasleen
arteko koordinazioa indartuko dugu.
ITXIALDIAN
Balizko etxeratzeari begira hartutako
erabakiak:
● Guraso eta ikasleekin harremanetan jarraituko
dugu. Horretarako biderik egokienak aztertu eta erabakiko ditugu gurasoekin batera.
● Ikasleen ongizate emozionala zaintzeko bideak
jorratuko ditugu.
●
Hezkuntza-jarduerei
eutsiko diegu:
-HH eta LH1-2:
o itxialdia laburra denean, irakurketa,
idazketa eta matematikaren irakaskuntza lehenetsiko dugu:
▪
HH
4-5 urtekoei gelan egiten ari garena egin ahal izateko material manipulagarria
emango diegu eta baita lan idatziak ere.
▪
LH1-2koei
fotokopiak eta txostenak emango zaizkie.
● itxialdia luzea bada, bai HHkoei eta baita 1.
eta 2. mailakoei ere, on-line bidezko hezkuntza arreta emango zaie. 1. eta 2.
mailakoei egunero bi arlotako lanketa emango zaie eta horretarako irakasleon
arteko txandak erabakiko ditugu.
-LH3-4:
●
Liveworksheet-en
hiru koaderno izango dituzte:
○ euskara, gaztelania, matematika eta natur
zientziak
○
ingelesa
○
musika
Gorputz Hezkuntzakoak erronkaren bat jarriko die.
Eduki berrien azalpenak helaraziko zaizkie.
Horrez gain, lanen bat bidal daiteke emailez ere.
-LH5-6: Ikasgela plataforma erabiliko
dugu.
-INak dituztenek PTaren arreta jasoko
dute.
o Plataforma digitalen bitartez lan egin ahal
izateko, 1. hiruhilekoan prestaketa saioak egingo dira.
●
Programazioak
eta ebaluazioa egokituko ditugu.