Azaroaren erdian, HH4-5eko ikasleek LHko 3. eta 4. mailakoei azaldu zieten Basaben nola egin zuten sagardoa.
Azalpen argiak eman zituzten eta entzuleak adi-adi egon ziren.
Azaroaren erdian, HH4-5eko ikasleek LHko 3. eta 4. mailakoei azaldu zieten Basaben nola egin zuten sagardoa.
Azalpen argiak eman zituzten eta entzuleak adi-adi egon ziren.
Azaroaren 12an ume-jolasak egin genituen eta ederki pasa genuen.
Gero, gurasoek emandako gozokiak jan genituen. Arratsalde bikaina!
Goizean hainbat bideo ikusi genituen gaiaz hitz egin eta hausnartzeko: "Tximeleta belarriak" eta "Trikua" HH4-5en eta LH1-2n, eta "Saltamonte" eta "Snack attack" LH3-4n eta LH5-6n.
Hausnarketa egin ondoren hauxe izan zen ondorio nagusia: INGURUKO GUZTIAK HARTU BEHAR DITUGU KONTUAN, HAU DA, DENON HITZA DA ENTZUN BEHARREKOA.
Ondoren, mural handi bat osatu genuen ikasle guztion artean besteengandik zer jasotzea gustatzen zaigun eta gustatzen ez zaigun azalduz.
Eta arratsaldean dantzaldia izan genuen frontoian. "Libre" eta "Zeure burua onartu" abestien erritmora egin genuen dantza.
Urriaren 28an Xabat, Aner, Nahia eta Ainhoa Tipi Tapara joan ginen.
Lehenengo, Belamendira joan ginen. Han Pilik eta Joselinok baserriko erramintak erakutsi zizkiguten.
Gero, paseatzera joan ginen Arabeko kurbaraino. Han arbolak eta hostoak erakutsi zizkiguten.
Bukatzeko, San Josen argazkia atera genuen.
Oso ondo pasa genuen!!!
Joan den asteartean, azaroak 23, HH2-3koen gelara joan ginen CAT ON THE MAT ipuina antzeztera.
The cat, the dog, the goat, the cow and the elephant sat on the mat and....... the cat got really angry!!!!!!!
Gustura egin genuen antzezpena!!!!
HH4-5eko ikasleak
Trabajando la expresión oral, los alumnos y alumnas de 5º y 6º han realizado unas exposiciones sobre varios deportes rurales vascos.
A continuación os presentamos los videos de sus exposiciones.
Atzo, azaroak 16, Herri Kirolak izan genituen. Herriko frontoian ibili ginen eta ederki pasa genuen. Lokotxak, txingak, sokatira eta giza proba landu genituen.
Gaur goizean zehar hainbat Herri Kirol egin ditugu. Primeran pasa dugu!
Txingak, lokotxak, giza proba eta sokatira egin ditugu.