Urtero bezala, atzo ere TRATU ONEN EGUNA ospatu genuen eskolan.
Goizean hainbat bideo ikusi genituen gaiaz hitz egin eta hausnartzeko: "Tximeleta belarriak" eta "Trikua" HH4-5en eta LH1-2n, eta "Saltamonte" eta "Snack attack" LH3-4n eta LH5-6n.
Hausnarketa egin ondoren hauxe izan zen ondorio nagusia: INGURUKO GUZTIAK HARTU BEHAR DITUGU KONTUAN, HAU DA, DENON HITZA DA ENTZUN BEHARREKOA.
Ondoren, mural handi bat osatu genuen ikasle guztion artean besteengandik zer jasotzea gustatzen zaigun eta gustatzen ez zaigun azalduz.
Eta arratsaldean dantzaldia izan genuen frontoian. "Libre" eta "Zeure burua onartu" abestien erritmora egin genuen dantza.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina