IKASTURTE HASIERAKO
BILERA
INFORMAZIO OROKORRA
2022-2023 ikasturtea
IRAKASLEAK
TUTOREAK: HH 2-3: Alazne HH 4-5: Mertxe Egiguren LH 1-2: Eli Amiama LH 3-4: Leire Agirrezabal LH 5: Miryam Urrutibeaskoa LH 6: Joseba Bikendi |
BEREZILARIAK : HHko laguntzailea: Libe Oñate Gaztelania LH1-2-5-6: Goratze Ojanguren Ingelesa : Miryam
Urrutibeaskoa Arte Hezkuntza (Musika eta Plastika): Itxaso
Egaña Heziketa Fisikoa:
Amaia Lasa Pedagogia Terapeutikoa: Leire
Lazkano Aholkularia: Eider Diaz Hezitzailea: Jaione Elorza |
ZUZENDARITZA TALDEA: Zuzendaria: Joseba Ikasketa burua: Mertxe Idazkaria: Eli |
JANGELAKO LANGILEAK: Arduraduna: Eli Amiama Sukaldaria: Marian Irazustabarrena Monitorea: Anttoni Uzkudun |
ORDUTEGIA
• Irailean eta ekainean: 09:15- 13:15era.
• Urriaren 1etik maiatzaren 31arte:
09:15- 13:00etara eta 15:00- 16:30era.
Goizean, eskolako atea 9:10ean
zabalduko da eta 10:00etan itxi. Arratsaldean, 14:55ean zabalduko da.
INFORMAZIOA ZABALTZEKO BIDEAK
●
Paperean
idatzitako oharren bidez zabaltzen dugu informazio gehiena. Gurasoen
whatsapp-era ere zabalduko ditugu ohar horiek.
●
Eskolako
blogean zintzilikatzen dugu informazioa, luzea denean.
●
Organo
Goreneko bileretako informazioa bertako kide batek zabalduko du Guraso
Elkarteko bileretara.
●
Edozein
gairen inguruan iradokizun edo kexarik egin nahi izanez gero, beti duzue
aukera aurrez aurre egiteko
tutorearengana edo zuzendaritzara joz. Dena dela, eskolako sarreran horretarako
buzoi bat ere baduzue.
IKASTETXEKO BLOGA ETA
KORREO ELEKTRONIKOA
●
Bloga:
www.errezilgoikasleak.blogspot.com
●
Posta
elektronikoa:
JANTOKIA
Ordutegiak:
-Iraila eta ekaina: 14:45ean aterako
dira eskolatik
-Urritik maiatzera bitartean:
13:00-15:00 bitartean.
-Ikasturte
guztian zehar, jantokian bazkaltzen geratzen ez den ikaslea
ezin izango da ez eskola barrura ez jolastokira sartu 15:00ak arte.
-Ausolanek dioenez, tarte horretan ume bat
jolastokian zaindua izatea nahi izanez gero, derrigorrean bazkaltzen geratu
behar du, edota bestela bazkaria ordaindu beharko luke.
Prezioak :
- Ohiko garraiatuak (eskolatik 2 km
baino urrutiagokoak ) : 3,30 €
- Ohiko ez garraiatuak ( eskolatik 2 km baino gertuagokoak ) : 4,60
€
- Tarteka geratzen diren ikasleak ( ebentualak ): 5,20 €
- Gainerako bazkaltiarrak: 8,10 €
⮚
Ohiko
bazkaltiarra: astean behin geratzen dena ere bai, egun hori beti bera izanik.
⮚ Ikasturte honetan aldaketa bat dago: “garraiatuak” diren ikasleei ez garraiatu bezala
kobratuko zaie, ikasturte hasieratik BANAKAKO GARRAIO LAGUNTZA eman arte. Gero, garraio-laguntza
ematen bazaizue, kobratu zaizuen kopuru hori itzuliko zaizue.
Oharrak:
1.- Egun-pasa eta antzeko irteeretan
otorduaren balioaren % 50a kobratuko zaizue, janaririk eskolara ekarri ez
arren. Pic-nika ekartzeko eskatuko bagenu, % 100a kobratuko lukete.
2.- Ikaslea gaixotuz gero, noiz
kobratuko zaie menuaren % 50a ?
-
Jantokira astean egun batean bazkaltzera datorrenari, etortzen ez den edozein
egunetan.
-
2 egunetan datorrenari, jarraian 2 egun etortzen ez bada.
- 3 egunetan datorrenari, 3 egun
jarraian etortzen ez denean.
- 4 egunetan datozenak, jarraian 4
egun falta direnean.
- 5 egunetan izena emanda dutenak, 5
egun jarraian etortzen ez direnean.
3.- Falta diren egun horiek
jarraian ez badira, ordenagailuaren aplikazioak ez ditu deskontatzeko moduan
hartzen eta % 100a kobratzen du.
GREBA EGUNAK JANTOKIAN:
Sukaldariak greba egiten duenean, ez
da janaririk zerbitzatuko eta, beraz, bazkaltiarrei ez zaie kuotarik kobratuko.
Irakasleek greba egiten badute baina
sukaldariak ez, egun horretan jantokiko zerbitzua eman daiteke:
●
Ikasleak
jantokian bazkaltzen badu, kobratu egingo zaio.
●
Jantokian
bazkaltzen ez duenari erdia kobratuko zaio.
BEKAK
⮚
Eskolako materialari dagokiona: HH3tik aurrera eska daiteke; dirua
zuzenean gurasoen kontu korrontean sartzen da, jangelako bekaduna ez bada.
⮚
Banakako garraio laguntzari
dagokiona: HH2tik aurrera eska daiteke. Eskolatik gutxienez 2 km-ra bizi denak
eska dezake. Eskolak bideratzen du eskaera
eta dirua, zuzenean, familiei ingresatuko zaie. Hemendik aurrera, bi zatitan
ordainduko dute, %70 eta % 30.
⮚
Jantokiko dirulaguntzari
dagokiona: HH 2tik aurrera eska daiteke.
Ikasleak jantokiko kuotak ordaintzen
ditu dirulaguntza jaso bitartean.
Dirulaguntza jasotakoan, eskolak, ikasle horrek ordura arte ordaindu duen
kantitate osoa bueltatzen dio familiari eta hortik aurrerako bazkariak ez ditu
ordainduko. Ondorioz, ikasleak ikasturte osoan doan bazkalduko du.
AUTOBUSA erabilitakoan
kobratuko diren prezioak
Egun erdiko
irteera |
8 € |
Egun osoko
irteera |
10 € |
Bi eguneko irteera |
18 € |
LIBURU SOLIDARIOA
IKASMAILAK |
ESKOLAK JASOTAKO LAGUNTZA (UMEKO) |
GURASOEK ORDAINDU BEHARREKOA ( UMEKO) |
1. eta 2. maila |
35 € |
27 € |
3. eta 4. maila |
35 € |
30 € |
5. eta 6. maila |
35 € |
31 € |
ERREZIBOAK jiratzeko modua
-
Oharra
bidali gastuaren berri emanez.
-
Bankuari abisua eman eta kontu korrontetik
kobratu
* Erreziboa bueltan etortzen bada,
abisatuko zaizue eta eskolako kontu korrontean sartu beharko duzue dirua.
Babesgabetasun-zantzuak jakinarazteko betebeharra
“Ikastetxe honek hau jakinarazten
die gurasoei: haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko Eusko Jaurlaritzaren Legearen arabera (otsailaren 18ko 3/2005
Legea), ikastetxean uste bada ikasleren
bat babesgabetasun-egoeran dagoela susmatzeko zantzuak daudela, hau da, uste bada ikasle horren zaintzaileek beren
funtzioak betetzen ez dituztela, ikastetxeak
egoera hori jakinaraziko die gizarte-zerbitzuei, legeak hala aginduta.
Jakinarazpena eginez gero, horren berri emango zaio ikaslearen familiari”.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina