2024-12-20

Olentzero eta Mari Domingi etorri dira bixitan eskolara, Napo astoarekin batera

Txintxo portatuko ginen aurten Errezilgo eskolako ikasle eta irakasleak! Olentzero eta Mari Domingi etorri zaizkigu bixitan goizean goizetik. Jakingo zuten 24an ez garela eskolan, etxean izaten garela gureekin opor egunak goxatzen.

Napo astoa opariz gainezka etorri da! Alper xamarra izango da Napo, Mari Domingik esan digu makal-makal etorri dela. Gurasoentzako abesten ari ginela azaldu zaizkigu. Soinu eta panderoaz alaituta eman diegu ongi etorria denok batera jolastokira agertu direnean. 



Harrera egiteko kantatu, dantzatu eta koplak abestu dizkiegu. Gustora ziren biak gu ikusi eta entzuten. Ondoren, Olentzerok kondairak kontatu dizkigu.

 



Opariak jasotzeko ordua iritsi denean oso pozik eta urduri jarri gara denok. Agian gelaren batek ikatza jasoko ote zuen aurten ikaratuta ginen!







Azken bi kantuak abestu eta tripa bapo beteta, eguneko zentrura joan gara ikasle zaharrenak herriko atton-amonekin abestera.

Ondo pasa Gabonak guztiok! Urte berri on!


2024-12-19

ATAUNEN



ATAUNEN

HH4-5 eta LH1-2ak irteera egin genuen Ataunera. Barandiaran museoan, ekintza desberdinekin gozatu genuen: taloa egin, errota ikusi eta azkenik, Torto eta Martin Txikiren antzerkia! Oso ondo pasatu genuen. 








2024-12-18

HIDAYARI AGUR

 Azaroaren 29an, Hidayaren agurra izan zen. Denok argazkia atera genuen Hidaya gutaz gogoratzeko eta agur esateko.



Unai eta Agoitz

TRATU ONEN EGUNA ESKOLAN

 Urtero bezala aurten ere Tratu Onen eguna ospatu genuen eskolan azaroaren 25ean. 

Kartel handi bat egin genuen.




Bakoitzak papel more batean emakumeen aldeko eta inguruan ongizatea zaintzeko gauzak idatzi genituen eta kartelean itsatsi genituen. 

Bukatzean bi kantu kantatu genituen: Emakumeak kalera eta Loretxoa.


DOMUSARI ESKERRAK

 Domusa Teknikek liburu batzuk oparitu  zizkigun euskeraren eguna zelako, eta bideo bat egin genuen eskerrik asko emanez.



TRATU ONEN EGUNA ALBIZTURREN

 Abenduaren 4an  Albizturrera joan ginen Tratu Onen eguna ospatzera.

Han hainbat jolas egin genituen. Ibilbide txiki bat egin genuen istorio batzuk entzuten. 

Goiz pasa oso ona egin genuen!

















TIPI-TAPA 3

 Azaroaren 28an Tipi Tapara joan ginen. 

Oso ondo ibili ginen amona-aitonekin. Oso jatorrak dira.

Pasiera bat eman eta Borondegira joan ginen pintxo bat jatera. Pintxoa bukatu eta gero eskolara itzuli 

ginen.


 Oso ondo bukatu genuen eguna tripa beteta!






EUSKARAREN EGUNA

 Abenduaren 3an ikasle guztiok eta irakasleek Euskararen eguna ospatu genuen eskolan.


Ikasle guztiok, txartel batean hitz kuttun bat idatzi genuen eta esaldi kuttun bat. 

Kanpoan zegoen horma irudian itsatsi genituen eta esaldiak idatzi genituen




Arratsaldeko 14:30etan LH5 eta 6 koak taloak egiten hasi ginen. Bi mahaietan jarri ginen taloak egiten.



Masarekin, bolita txikiak egin eta taloaren forma egiten hasi ginen. 
Gurasoak eta amonak etorri ziren laguntzera urtero bezala.



Oso goxoak zeuden taloak!
Ederki ibili ginen!
Nora eta Laura





MAREA URDINA

 Gaur Marea Urdinarentzako bideotxo bat prestatu dugu. Gela denetan argazkia atera dugu eta 3. ziklokook eskerrak emanez, bideotxo bat grabatu dugu. Gero dena elkartuz bideo haundiagoa sortu eta beraiei bidali diegu. Eskerrak benetan!



3.zikloko ikasleak

2024-11-27



       ARTO BILKETA ABITTE BASERRIAN




      Familien laguntzaz baliatuz, Abitte baserrira joan ginen. Bertan pasatako une eta bizipenak bideoan bilduta dituzue. 

2024-11-20

GORKA eta MIKELen saioa

 Gau Beltza ospatu genuenean Gorka Tolosa eta Mikel Aveiro gurasoak etorri zitzaizkigun eskolara LH4-5-6koei saio beldurgarri bat eskaintzera. Mikel ikasle ohia ere lagutnzera etorri zen.



 Gorkak istorio beldurgarriak kontatu zituen eta Mikelek gitarrarekin lagundu zion beldurgarrigoa izateko.


Istorioa ilunetan eta argi hori batekin kontatu ziguten. 
Oso ondo pasa genuen eta seguru nago gauean batzuk beldurtuta egongo zirela.


Joanes



2024-11-19

TIPI-TAPA (2)

                    Urriaren 31n Tipi-Tapako saioa izan genuen.

Udaletxe aurrean elkartu ginen Tipi-tapakoekin. Argazkian, azaltzen diren denekin goiz pasa egin genuen denak batera.


Gau beltza zelako, kanposantura joan ginen hildako denak bixitatzera denak batera.


Bukaeran, Borondegira joan ginen hamaiketakoa egitera.

 Tipi-tapakoek mahai batean jarri ziren eta gu beste mahai batean. Pintxoa jan genuen eta bukatzerakoan eskolara joan ginen.

LAURA





ARNASETIK lehiaketa

 

Aurten  UEMAk III.BIDEO SORMEN LEHIAKETA antolatu du arnasguneetako ikaleentzat. 

Gaia izan da GURE HERRIKO TXOKO KUTTUNA.




Aurten ere animatu egin gara eta hiru bideo egin ditugu: Sagar bidea, Zelatun eta Harrizko etxea .

 Hiru taldetan banatu ginen, eta lan asko egin genuen bideoak ondo grabatzeko.

Gainera, beste bideo bat ere grabatu genuen gurasoak animatzeko botoa ematera.


Orain, emaitzen zain gaude, irabaziko dugunaren esperantzarekin.  

Botoa eman gabe baldin bazaude, eman botoa. ANIMATU ZAITEZ!!!!!


URAITZ.  

GAU BELTZA

 Duela 3 ikasturte hasi ginen GAU BELTZA ospatzen eskolan eta aurten ere halaxe egin dugu.


Lehenengo, argazkiak atera genituen. Hemen HHko ikasle guztiak daude.

Argazki honetan LH1-2koak.


                                 Hemen LH3-4koak.

                                                      
                                  Eta hemen LH 5 eta 6koak.


Gero, herrian zehar kalabazak jartzera joan ginen : zimitiroan, kanposantuan eta eskolan.



Ondoren, jaialdia egin genien gurasoei. Oso ondo atera zen.


Hementxe dauzkazue jaialdiko bideotxo batzuk.




Ondoren, bukatu eta maixu eta andereƱoek mandarina eta txupatxus belduuurrrrgarriak eman zizkiguten ikasleoi.



JUNE