2024-06-10

LEITZARAN BISITARIEN PARKEA

Joan den ostiralean, ekainak 7, Leitzaran Bisitarien Parkean izan ginen.  

Hasieran begiraleak inguruari buruzko azalpenak eman zizkigun mapa bat erakutsiz.

Gero jolas bat egiteko beste mapa bat eman zigun: han inguruan zeuden toki batzuk bilatu behar genituen, eta gero mapan markatu.

Onena azken erronka izan zen: 2 lasto, egur eta ostoekin itsasontzi bat egin eta zubi azpitik pasatzea.

Baina itsasontzi bat ere ez zen heldu zubi azpira. Halere, bikain pasatu genuen goiza!!!

Hona hemen gure goiz-pasaren bideo bat:




iruzkinik ez: