2024-10-16

LA ARBOLEDA

 Urriaren 1ean eta 2an La Arboledan izan ginen. Trapagarango auzoa da La Arboleda, eta Bizkaian dago, Bilbotik 16 kilometrora.

La  Arboledara  heldu  bezain  laster  maletak  utzi  eta  aurkeztu  egin  ginen.    



Ondoren,  ekintza  batzuk  egitera  joan  ginen. LH3, LH4, LH5  eta LH6koek  slackline egin genuen eta LH1-2koek eskalada egin zuten .












Dena egin eta gero, bazkaltzera joan ginen baina lehenengo kantu hau abestu genuen: (ÑAM ÑAM ON EGIN, ÑAM ÑAM ON EGIN, ÑAM ÑAM ON EGIN ETA ON EGIN DENOI ON EGIN!!!!!)  




Arratsaldean, altxorraren bila ibili ginen eta lakuak ikusi genituen eta baita bertan zeuden estatuak.



Begira, hemen dago han ikusi genuen estatua bat.




Ondoren merienda egin genuen. Oso goxoa zegoen!


Gero, tarte librea izan genuen: batzuk futbolean, besteak parkean... ibili ginen.



Hauxe da parkea.



Afaldu baino lehen  SCAPEROOM egin genuen.
 


Hurrengo egunean, oso eguraldi txarra egin zuenez, ezin izan ginen aterpetxetik atera eta

 jolas batzuk egin genituen: oso jolas dibertigarriak ziren.










Bazkalostean, dena jaso eta Larreinetako geltokian funikularra  hartu genuen Trapagaranera jaisteko.



Hemen duzue funikularraren maketa. Oso polita zen!



Arratsaldeko bostak laurden gutxitan heldu ginen Errezilera.

iruzkinik ez: