- etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
- etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2024-06-04

IRAKURLAGUNEKO AZKEN SAIOA

 Atzo, ekainak 3, IRAKURLAGUNeko azken saioa izan genuen. Hortaz, emanalditxo bat eskaini genien LH1-2koei. Emanaldia AHATE ITSUSIA rena  izan zen. 







Opari bezala orri markatzaileak oparitu genizkien eta  baita talde osoarentzako beraien argazkiekien osatutako karte bat, datorren urtean ere gurekin gogoratu daitezen.





Oso ondo pasa dugu zuekin eta gainera barre asko egin dugu!
 





ESKERRIK ASKO GUZTIAGATIK!!    


LH5-6

2010-05-06

XABIER MUNIBE ETA UROLA IKASTOLETAKO IKASLEEN EMANALDIA

Maiatzaren 15an, urtero bezala, Xabier Munibe eta Urola ikastoletako ikasleen bisita jaso genuen.

Emanaldia arratsaldeko 3-etan hasi zen eta ordu eta erdi inguru iraun zuen.

Emanaldian eskaini zigutena honako hau izan zen gutxi gora behera:
- Xabier Munibeko LH eta DBH-ko ikasleak hasi ziren eta agurraren ondoren, abesti afrikar batzuekin jarraitu zuten; jarraian, Azkoitia, Azpeitia eta Errezili buruzko bertso sorta bat eta bukatzeko, perkusio saio eta abesti batzuren ondoren, perretxikuak aitzakitzat hartuta bertso saio batekin amaitu zuten.

- Urola ikastolakoak musika emanaldi zabala eskaini ziguten. Haien artean ziren gogor eta sutsu abestuz gure iazko ikasle ohiak.

- Bukatzeko, Alaitz, Aiora eta larraitzek soinua jotzen ziguten bitartian, denok dantzan korruan ederki pasa genuen.