2007-05-05

ERREALAREN ENTRENAMENDUA






Martxoak 28an Zubietara joan ginen Errealaren entrenamendua ikustera.
Iritsi ginenean instalakuntza guztiak erakutsi zizkiguten.
Jarraian, goikoz elaira joan ginen Errealeko jokalarien entrenamendua ikustera.
Entrenamentua ia bukatu zutenean barruko gimnasiora joan ginen eta han jolas polit batzuk egin genituen.







Ondoren Realeko bi jokalari etorri ziren: Labaka eta Herrera, eta galderak egin genituen. Gero bi ilaratan jarrita firmak egin zituzten. Azkenik Herrera eta Labakarekin argazkiak atera genituen.
Zubietatik atera eta bazkaldu egin genuen Txiki Parkera joateko.
Joan aurretik, igandeko partidua ikusteko sarrera batzuk eman zizkiguten.


AZPEITI ETA AZKOITIKO IKASLEEN EMANALDIA





Martxoak 27an, arratsaldeko 3etan, Azpeitia eta Azkoitiko Urola eta Xabier Munibeko ikasleak etorri dira eskolara.
Sarrerako agur batzuk eskaini zizkiguten lehendabizi.
Geroxeago, DBHko kantagintza taldeak abestiak eta kalejira eskaini ziguten.







Horren ostean, guk ere parte hartu genuen,bertsoak eta lau asmakizun kantatu genituen.
Apur bat geroago, Urola ikastolakoak abesbatza kantatu zuten: Pianoa, tronpeta eta tuba eta guzti ,tronpeta jo zuena gorri-gorri jarri zen.
Azkenik, agur-bertso sorta batekin amaitu genuen festa.






KORRIKA



Korrika egin aurretik Korrikari buruz gauza batzuk egin genituen.

Lehendabizi bideoklipa ikusi eta Korrika eta AEK zer ziren esplikatu zigun maisuak. Ondoren kantu bat ikasi genuen. Gero Korrikari buruzko ipuin bat irakurri zigun maisuak, eta gero ipuina laburbildu, eta geletan irakurri genituen taldeak eginda. Bi eta hiru urtekoei lau eta bost urtekoei eta sei eta zazpi urtekoei kontatu genien ipuina, zortzi eta bederatzi urtekoek eta hamar eta hamaika urtekoek. Plastikan petoak margotu genituen.

Gaur, martxoak 23, korrikan aritu gara frontoian. Irakasleak ez zuten korrika egin nahi, batik bat Anttonek.
Hiru aldiz jarri dute kantu berbera. Hasieran ez zuen korrika ematen, denak oinez ihardun gara. Gero ordea, ume gehienak aulkian eseri dira. Eiderrek ikurrina ekarri du, batzuk ibili dute. Gutako batzuk ume txikiekin ibili gara eta oinez ibili behar izan gara, txikiak direlako. Berez kalean egin behar genuen korrika baina euria ari zuelako, frontoian egin dugu.

Larramendiko ikasleen abesbatza gure eskolan


Martxoak 29an Larramendi ikastetxeko haurrak etorri ziren Errezilera kantu batzuk abestera txirulaz eta ahoz.
Hogei minutu egon ziren kantatzen.
Oso ondo kantatzen zuten eta asko gustatu zitzaigun.
Gimnasioan kantu hauek kantatu zituzten: Betoben, Furra-furra, Din-Don, Agur Zuberoa,... Eta gainera azkeneko kantua bi aldiz kantatu zuten.
Emanaldia eta gero Coca-Cola, Kas naranja eta txorizo bokadiloak jan zituzten.