2012-02-03

San Blas eguna


Otsailak 3an San Blas eguna ospatzen da. Festa honetan San Blas opilak jaten dira.

San Blas opilak elizara eramaten dira bedeinkatzera. Opilak bedeinkatutakoan jan eta gero eztarria osasuntsu mantentzen da.

Opilekin batera kolorezko zintak bedeinkatzen dira eta lepoan bederatzi egunez eduki ondoren sutara botatzen da gaixotasuna kentzeko.

Pello Añorga eskolan


Urtarrilak 26an etorri zen gure eskolara Pello Añorga , bere ipuin eta bongo harrigarriekin. Ipuin batzuk ekarri zizkigun, baita kontatu ere. Galderak egin genizkion, zer ipuinekin irabazi zuen saria, zeini eskaini zion sari hori, nolatan bururatu zitzaion ipuinak kontatzea,...

Bera etorri baino lehenago azkena idatzitako ipuina irakurri genuen,"Pottoko hipermerkatuan"eta lehenengo eta bigarren zikloko ikasleak "genio gaiztoa". Biak oso politak ziren eta asko gustatu zitzaizkigun.

Saioa ederra iruditu zitzaigun. Berriz ere etortzea gustatuko litzaiguke.

Candelaria eguna


Otsailak 2an Candelaria eguna ospatzen da Errezilen. Egun hauetan guraso eta aitona-amonei galdetzen aritu gara beraiek nola ospatzen duten egun hori. Informazio hau jaso dugu:


• Elizara bere gustuko gauzak eman eta bedeinkatu egiten dira.

Adibidez : erramu adarra bedeinkatu eta gero mina duzun lekuan igurtzitzen baduzu mina joan egiten da.

• Elizara kandela bat eramaten da.Elizan bedeinkatutako kandela bat piztuta eta handik sua hartuta eta horrela bedeinkatuta geratzen dira.bedeinkatutako kandela horiek ,gero,urtean zehar,suerte txarra uxatzeko, sendatzen laguntzeko…erabiltzen dira.

• Zenbait baserrietan eta baita ere gure eskolan ere,gurutze berezi bat ipintzen da sarrerako atean.Gurutze honek sorginak eta zorte txarra etxetik uxatzen ditu. Gurutze hori erramua eta lizarrarekin egiten dira eta atean jarri aurretik bedeinkatutako kandelaren argizari tanta
bat botatzen zaio.

2012-01-13

Olentzero 2011 Errezilen

Aurten ere etorri da Olentzero gure eskolara.Umeak asko poztu ziren Olentzero ikusi eta gero. Guk Olentzerori abestiak kantutu genizkion, ondoren dantza egin genuen beste ikasleak kantatuz eta azkenik, bertsoak kantatu genizkiogun.




Olentzero ere oso pozik geratu zen, eta orren truke guri opariak eman zizkigun.