2015-11-26

PASEOAN

Azaroaren 12an, gure artean praktikak egin dituen Beizamako Eneritzi Errezilgo parajeak erakutsi genizkion. San Antonion hamaiketakoa egin genuen eta Beheko San Migel ermitaraino joan ginen. Oso gustura ibili ginen.
Bidean ateratako argazkiak erakutsi nahi dizkizuegu.

















2015-11-22

GU ERE SUKALDARI! INTXAUR-GAILETAK

Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urtekooi asko gustatzen zaigu saltsan aritzea. 
Gailetak egiteko osagai guztiak eskuratu eta gogotsu ekin diogu lanari!!!
Gaileta goxo-goxoak atera zaizkigu.

 















2015-11-10

LH2. ZIKLOKOAK AUZO-ETXEAN

Gure bisitei bukaera emateko aurreko ostiralean Auzo-Etxean izan ginen. Izaroi galdera sorta batzuk egiten eta Auzo Etxearen inguruko informazioa jasotzen.



2015-11-05

LH2. IKASLEAK DENDAN

Errezil hobeto ezagutzeko beste bisita bat gehiago egin dugu. Atzo osteguna, dendan eta ondoko lokalean izan ginen. Bertan ze produktu egiten dituzten ikusten eta galdera batzuk egiten.