2021-10-04

Ikasturte hasierako bilera

 

 

 

 

IKASTURTE   HASIERAKO  BILERA

INFORMAZIO OROKORRA

 

2021-2022  ikasturtea

  

IRAKASLEAK

 

TUTOREAK:

HH 2-3: Alazne

Ordezkoa: Maite Azkune

HH 4-5: Mertxe Egiguren

LH 1-2: Eli Amiama

LH 3-4: Leire Agirrezabal

LH 5-6: Joseba Bikendi

Antton Garro: LHko 6. mailakoekin Euskara, Gaztelania eta Matematika

 

BEREZILARIAK :

Ingelesa : Miryam Urrutibeaskoa

Arte Hezkuntza (Musika eta Tailerrak): Isabel Romarate

Gorputz Heziketa: Jon Diego

Pedagogia Terapeutikoa: Leire Lazkano

Hezitzailea: Jaione Elorza

 

 

ZUZENDARITZA TALDEA:

Zuzendaria: Miryam

Ikasketa burua: Mertxe

Idazkaria: Eli

 

JANGELAKO LANGILEAK:

Arduraduna: Antton Garro

Sukaldaria: Marian Irazustabarrena

Monitorea: Anttoni Uzkudun

 

 

ORDUTEGIA

•        Irailean  eta ekainean: 09:15- 13:15era.

•        Urriaren 1etik maiatzaren 31arte: 09:15- 13:00etara eta 15:00- 16:30era.

 

Goizean, eskolako atea 9:10ean zabalduko da eta 10:00etan itxi. Arratsaldean, 14:55ean zabalduko da.

          

INFORMAZIOA ZABALTZEKO BIDEAK

●      Paperean idatzitako oharren bidez zabaltzen dugu informazio gehiena. Gurasoen whatsapp-era ere zabalduko ditugu ohar horiek.

●      Eskolako blogean zintzilikatzen dugu informazioa, luzea denean.

●      Organo Goreneko bileretako informazioa bertako kide batek zabalduko du Guraso Elkarteko bileretara. 

●      Edozein gairen inguruan iradokizun edo kexarik egin nahi izanez gero, beti duzue aukera  aurrez aurre egiteko tutorearengana edo zuzendaritzara joz. Dena dela, eskolako sarreran horretarako buzoi bat ere baduzue.

 

IKASTETXEKO  BLOGA ETA KORREO ELEKTRONIKOA

●      Bloga:

                              www.errezilgoikasleak.blogspot.com

●      Posta elektronikoa:

                   012153aa@hezkuntza.net

 

JANTOKIA

 

·       Ordutegiak:

-Iraila eta ekaina: 14:45ean aterako dira eskolatik

-Urritik maiatzera bitartean: 13:00-15:00 bitartean.

 

-Ikasturte guztian zehar, jantokian bazkaltzen geratzen ez den ikaslea ezin izango da ez eskola barrura ez jolastokira sartu 15:00ak arte. 



-Ausolanek dioenez, tarte horretan ume bat jolastokian zaindua izatea nahi izanez gero, derrigorrean bazkaltzen geratu behar du, edota bestela bazkaria ordaindu beharko luke.

  

·        Prezioak :

-        Ohiko garraiatuak (eskolatik 2 km baino urrutiagokoak ) :    3,30 €

-        Ohiko ez garraiatuak  ( eskolatik 2 km baino gertuagokoak ) :   4,60 €

-        Tarteka  geratzen diren ikasleak ( ebentualak ):  5,20 €

-        Gainerako bazkaltiarrak:  8,10 €

⮚      Ohiko bazkaltiarra: astean behin geratzen dena ere bai, egun hori beti bera izanik.

⮚      Ikasturte honetan aldaketa bat dago: “garraiatuak” diren ikasleei ez garraiatu bezala kobratuko zaie, ikasturte hasieratik BANAKAKO GARRAIO  LAGUNTZA eman arte. Gero, garraio-laguntza ematen bazaizue, kobratu zaizuen kopuru hori itzuliko zaizue.

 

Oharrak:

1.- Egun-pasa eta antzeko irteeretan otorduaren balioaren % 50a kobratuko zaizue, janaririk eskolara ekarri ez arren. Pic-nika ekartzeko eskatuko bagenu, % 100a kobratuko lukete.

 

2.- Ikaslea gaixotuz gero, noiz kobratuko zaie menuaren % 50a ?

  - Jantokira astean egun batean bazkaltzera datorrenari, etortzen ez den edozein egunetan.

  - 2 egunetan datorrenari, jarraian 2 egun etortzen ez bada.

- 3 egunetan datorrenari, 3 egun jarraian etortzen ez denean.

- 4 egunetan datozenak, jarraian 4 egun falta direnean.

- 5 egunetan izena emanda dutenak, 5 egun jarraian etortzen ez direnean.

3.-  Falta diren egun horiek jarraian ez badira, ordenagailuaren aplikazioak ez ditu deskontatzeko moduan hartzen eta % 100a kobratzen du.

 

GREBA EGUNAK JANTOKIAN:

Sukaldariak greba egiten duenean, ez da janaririk zerbitzatuko eta, beraz, bazkaltiarrei ez zaie kuotarik kobratuko.

Irakasleek greba egiten badute baina sukaldariak ez, egun horretan jantokiko zerbitzua eman daiteke:

●       Ikasleak jantokian bazkaltzen badu, kobratu egingo zaio.

●       Jantokian bazkaltzen ez duenari erdia kobratuko zaio.

 

BEKAK

⮚     Eskolako materialari dagokiona:  HH3tik aurrera eska daiteke; zuzenean gurasoen kontu korrontean sartzen da.

⮚    
Banakako garraio laguntzari dagokiona: HH2tik aurrera eska daiteke. Eskolatik gutxienez 2 km-ra bizi denak eska dezake. Eskolak bideratzen du eskaera. 

⮚    
Jantokiko dirulaguntzari dagokiona: HH 2tik aurrera eska daiteke.

Ikasleak jantokiko kuotak ordaintzen ditu dirulaguntza jaso bitartean.

Dirulaguntza jasotakoan, eskolak, ikasle horrek  ordura arte ordaindu duen kantitate osoa bueltatzen dio familiari eta hortik aurrerako bazkariak ez ditu ordainduko. Ondorioz, ikasleak ikasturte osoan doan bazkalduko du.

 

 

AUTOBUSA  erabilitakoan kobratuko diren prezioak

Egun  erdiko  irteera

   7  €

Egun  osoko  irteera

   9  €

 

LIBURU SOLIDARIOA

 IKASMAILAK

ESKOLAK JASOTAKO LAGUNTZA 

(UMEKO)

GURASOEK ORDAINDU BEHARREKOA

( UMEKO)

 1. eta 2. maila

35 €

27  €

3. eta 4. maila

35 €

30  €

5. eta 6. maila

35 €

31  €

 

ERREZIBOAK  jiratzeko modua

-        Oharra bidali gastuaren berri emanez.

-         Bankuari abisua eman eta kontu korrontetik kobratu

* Erreziboa bueltan etortzen bada, abisatuko zaizue eta eskolako kontu korrontean sartu beharko duzue dirua.

 

Babesgabetasun-zantzuak jakinarazteko betebeharra

 

“Ikastetxe honek hau jakinarazten die gurasoei: haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko Eusko Jaurlaritzaren Legearen arabera (otsailaren 18ko 3/2005 Legea), ikastetxean uste bada ikasleren bat babesgabetasun-egoeran dagoela susmatzeko zantzuak daudela, hau da, uste bada ikasle horren zaintzaileek beren funtzioak betetzen ez dituztela, ikastetxeak egoera hori jakinaraziko die gizarte-zerbitzuei, legeak hala aginduta. Jakinarazpena eginez gero, horren berri emango zaio ikaslearen familiari”.

 

 

HAUR HEZKUNTZA 4-5 URTEKOEN TALDEA


AUAUEAEAA

4UTEOA : MANEX  MAIALEN   LORE  XUBAN  

5UEOA:  ARITZ  ZORION  AIMAR  JUPP  ETA  IZARO

IASEA:

UIAOA:  ISABEL

IELSOA: MIRYAM

ATAIA EAIAIA: JON

 ETA  MERTXE   

Hau da gure taldea:
4 urtekoak: Manex, Maialen, Lore eta Xuban.
5 urtekoak: Aritz, Zorion, Aimar, Jupp eta Izaro.
Irakasleak:
Musikakoa, Isabel; ingelesekoa, Miryam; gaztelania eta psikomotrizitatekoa, Jon; tutorea, Mertxe.

2021-09-17

DYA-KOEKIN IKASTEN

 IRAILAREN  15  ETA  16-AN  DYA-KO  PAULA  ETORRI ZAIGU  ESKOLARA  HAINBAT  GAUZA  AZALTZERA.

GURE  GELAN , PERTSONA  BAT  LURREAN  TOPATZEN  DUZUNEAN  ZER  EGITEA  KOMENI  DEN    ERAKUTSI  DIGU:

1.- ZER  MODUZ  DAGOEN  GALDETU, AURPEGIA  IKUITUZ.

2.- LAGUNTZA  ESKATU.

3.- 112-RA  DEITU.

4.- ARNASA  HARTZEN  DU.  

5.- ALDAMENEZKA  JARRI. ALDE  BATEKO  ESKUA  ETA  HANKA  ZUZEN  JARRI  ETA  BESTE  ALDEKOAK  TOLESTATU.

6.- ARNASARIK  EZ  DU.

7.- HASI  MASAJEATZEN  BULARRAREN  ERDIAN  DAUKAGUN  ZULOTXOAN.

8.- ERRITMO  BIZIA  BEHAR  DA  ETA "ALTZA  FELIPE  TRULALAI..."  DOINUA  JARRI  DIGU.

EDERKI  PASA  DEGU  ETA  ASKO  IKASI  DUGU  ZUREGATIK  PAULA.

                                                  LH 1-2










LH3-4 eta LH5-6ko taldekoak ere izan ziren DYAko Paularekin eta haiek ere guk bezala ikasi zuten.






2021-09-13

TALDE EDERRAK GUREAN!

 Hasi gara, bada, martxan berriz eta hemen gara aurtengo ikasleak, txikienen gurasoak eta irakasleak.

Ikasturte berri on denoi!!!!




HH2-3ko taldea





HH4-5eko taldea


LH1-2ko taldea

LH3-4ko taldea

 

LH5-6ko taldea