2021-10-29

DONOSTIRA IRTEERA

 Ostiralean, urriak 22, Donostira irteera egin genuen 2. eta 3. ziklokoek.

Bertan, Amets bat programaren barruan, Reale Arena futbol zelaia ikusi genuen inoiz ez bezala; aldagelak, jantokia, gimnasioa...eta joku batzuk ere egin genituen . Bazkaldu eta gero, autobusa hartu eta Aquariumera joan ginen ur azpiko mundua ikustera.

Oso egun polita pasatu genuen!!!!





2021-10-22

UZTARRAKARA

 


OSTIRALEAN , URRIAK 8, UZTARRAKA  UR  JAUZIRA  JOAN  GINEN.

AMAIKETAKOA BERRIKIN  EGIN  GENUEN. ETA  IZARRERA  JOAN  GINEN  ETA 

 ANIMALIAK  IKUSI  GENITUEN.

IRURETIK  ESKOLARA  BUELTATU  GINEN. 

OSO  ONDO  PASA  GENUEN.

HH4-5  ETA  LH 1-2








































2021-10-07

JANTOKIA - URRIKO MENUA


 

2021-10-05

6. mailakoek Ttipi-ttapa ibillaldian parte hartu dugu

 Irailak 30 ean eguneko zentroko helduekin  ibilaldia egitera joan ginen.     Lehendabizi udaletxera joan ginen pixka bat  Ttipi-ttapari buruz hitz egin eta gu denon buruak aurkeztera.

Udaletxetik atera eta san Josera joan ginen pasiera egitera. Argazki pare bat atera eta Ezuitzako kruzeraino joan ginen. Ondoren,eskola aldera bueltatu ginen.  

Markel eta EƱaut Jesusekin joan ginen hizketan eta nungoa zen eta Errezilen 23 urte zeramatzala bizitzen esan zigun. Mikel Elenakin joan zen hizketan.  

Asko gustatu zitzaigun beraiekin ibilaldia egitea eta oso ondo pasa genuen.

Eguberritako abestiak entzutera gonbidatzeko eskatu ziguten. Eta gainera oso gustora preparatuko ditugu.