Martxoaren 19an egin genuen Korrika Txikia giro ederrean!
Atzo, martxoak 21, Mikel Zabala etorri zitzaigun hirugarren ziklora, Ikasberri ikastolari buruzko informazioa azaltzera.
Galdera mordoa egin genizkion eta galdera bakoitza bikain erantzun zigun!
LH6tik DBHrako aldaketa ez dela hain gogorra esan zigun, baina etxeko lan gehiago eta zorroztasun gehiagorekin egin beharko dugula lana.
Baina ederki pasatuko dugula eta lagun mordoa egingo ditugula ere aipatu zigun!
Eskerrik asko, Mikel!
Segi beti bezain jator izaten!
LH5-6ko ikasleak
Martxoaren 15ean Mutxategira joan ginen. Basoan, ikusi, entzun, ikuitu, usaindu... egin dugu 1. eta 2. mailakoek proposatutako ariketen bidez.
Tontorrean hamaiketakoa egin eta nahiko jolastu ondoren, eskolara buelta. Supil iturrian ur freskoarekin bete botilak eta poz-pozik itzuli ginen.
Goiz ederra izan da!