2024-06-04

BERTSOLARITZA JAIALDIA

 Maiatzaren 31n, "Kerik gabeko gazteak" lehiaketaren saria jaso eta bazkaldu ondoren, Errezilera bueltatu ginen 



Errezilera etorri eta gero frontoia prestatzera joan ginen: aulkiak, mikrofonoak, altabozak... Ondoren, bertso jaialdia hasi zen eta jende asko etorri zen ikustera. 


Jaialdian bertso batzuk kantatu genituen: Errezilgo festen inguruko koplak, Pasahitza, Ofiziozka... gero  Naia Arrizabalaga eta Markel Eizagirre etorri ziren beste bertso batzuk kantatzera. Joku batzuk ere egin genituen.


 Ondoren, bukatu egin zen bertso jaialdia eta gero dena jaso genuen.


Ederra izan zen jaialdia. 

Jaialdiaren bideoa hemen.



KERIK GABEKO GAZTEAK

 Joan den ostiralean, maiatzak 31, Donostian izan ginen "Kerik gabeko gazteak" lehiaketaren saria jasotzera. Osasun Sailak eta Hezkuntza Sailak antolatzen dute lehiaketa hau.  

Lehenik, han zegoen parke batean hamaiketakoa jan genuen.




Geroago, saria jasotzera joan ginen, eta han azalpen txiki bat eman ziguten erretzearen kalteen inguruan, eta gure argazki irabazlea erakutsi ziguten.


Azalpena  eman eta gero, Osakidetzako zuzendari batek saria eman zigun.  
     


Saria jaso eta gero Marsel izeneko magoa etorri zitzaigun magia egitera eta truko pare bat egin zigun.






Azkenegoz hamaiketakoa jan genuen parkera joan ginen bazkaltzera. Bazkaldu eta gero
 parkean eta hondartzan ibili ginen. Oso ondo pasatu genuen!  











                                                                                   AGUR!

                                                                       LH5-6ko ikasleak  

                                                                                                                                       Haizea eta Egor 

IRAKURLAGUNEKO AZKEN SAIOA

 Atzo, ekainak 3, IRAKURLAGUNeko azken saioa izan genuen. Hortaz, emanalditxo bat eskaini genien LH1-2koei. Emanaldia AHATE ITSUSIA rena  izan zen. 







Opari bezala orri markatzaileak oparitu genizkien eta  baita talde osoarentzako beraien argazkiekien osatutako karte bat, datorren urtean ere gurekin gogoratu daitezen.





Oso ondo pasa dugu zuekin eta gainera barre asko egin dugu!
 





ESKERRIK ASKO GUZTIAGATIK!!    


LH5-6

BILBON EGUN-PASA


 Maiatzaren 29an Bilbon izan ginen LH5-6ko ikasleok.


                                 
               Goiz aldean San Mamesi buelta ederra eman genion.


Ondoren,metroa hartu eta Abandora heldu ginen
eta tren geltokia ikusi genuen.Iritsi ginenean tranbia hartu eta Guggenheimera abiatu ginen.


  Geroago,Guggenheimen artisten arte abstraktoak ikusi genituen lehenik eta behin.


                                 
            Burnizko eskultura eder eta polit batzuk ere ikusi genituen.

                                            
                                Geroago,mugarik gabeko gela batera sartu ginen.



Bisita gidatua bukatu ondoren,eskulan bat egitera joan ginen guztiok.









                                                
                             Kalean neska artista bat ikusi genuen.




           
                Funikularra hartu baino lehen Zubi Zuritik pasatu ginen.


                        Azkenik,funikularra hartu eta Artxandara igo ginen.



                                Ederki pasatu genuen!


                                          LH5-6ko ikasleok