2026-06-19

ZELATUN eta MUTXATEGIRA

 Ekainaren 16an eskola osoa mendira joan ginen.




 


HHko guztiak eta LH1-2koak Mutxategira joan ziren.




Bertan hamaiketakoa jan zuten.




LH3-4-5-6koak Zelatunera joan ginen.



Bidean deskantsuak egin genituen.



Bertan hamaiketako ederra egin genuen.


 Zelatunen bertan guk San Antoniotarako  asmatutako playback-ak egin genituen.



Oinatz-Aratz.

2026-06-01

LOGELAN LOGALE

Apirilaren 21ean Kursaalera joan ginen Logelan Logale kantata kantatzera orkrestarekin eta Kepa Errastirekin.

Bi egunetan izan zen ikuskizuna. Gutxi gorabehera Gipuzkoako14 eskola joan ziren parte hartzera. 10 kantu ziren guztira eta nagusiena Logelan Logale zen.

Jende asko joan zen ikustera, bai ikasleak eta bai gurasoak.





 

Aratz eta Julen

BERTSO JAIALDIA

Maiatzaren 28an LH 5-6ko ikasleok bertso jaialdia egin genuen. 


Lehenengo, Bertsometa liburuko bertsoak kantatu genituen.

Gero pasahitza jolasa egin genuen.

 

Ondoren, bi oin eman eta kopla bat egin behar izan genuen,  eta ofiziozka ibili ginen.




Eta bukatzeko, pertsonaia ikusezinaren jolasean ibili ginen.


Aratz eta Julen

ITZULIA ERREZILDIK PASATU




Maiatzaren 15ean, Itzulia women ikustera joan ginen eskolako ikasle denak Goiko Plazara.



Txirrindulari asko pasa ziren eta oso azkar. 

Euskal talde bat ere bazegoen, Laboral Kutxa eta gainera oso ondo ibili ziren.



Guk ere oso ondo pasa genuen txirrindulariak ikusten.


                                                                                                         HARRI-JOANES