2007-06-12

OSASUNKUMEKO SARIA




Ekainak 12an Zumarragako Lasalle-Legazpi eskolara joan gara Osasunkumeko lanagatik lehen saria jasotzera.

8:30tan autobusa herrira etorri da Billabonako ikasleekin. Errezildik Elagoibarrera joan gara hango ikastolako ikasleen bila eta azkenean Zumarragara joan gara.

10rrak aldera iritsi gara eta segituan sari banaketa hasi da.

3 eta 4. mailako ikasleen 1. saria guretzat izan da, eta bigarren saria Billabonako Fleming ikastetxeko ikasleentzat. Oholtzara igo gara eta han diploma eta Osasunkumeko katuaren irudi bat oparitu dizkigute.

5 eta 6. mailako ikasleen 1. saria Zumarragako Lasalle ikastetxeko ikasleak irabazi dute eta 2. saria, Elgoibarko ikastolakoak.

Jarraian Antton eta Zumarragako irakasleak igo dira beraien sariak jasotzera.

Gure saria 3.000 euro balio duen ireera bat egitea da. Oraindik ez dakigu nora egingo dugun baina itxuraz abenturazko egonaldi bat egingo dugu: raftina, tirolina,...

Sari banaketa ondoren pailazoen emanaldi bat izan da. Polita...

IZOTZ JAUREGIA ETA HONDARTZA



Maiatzaren 31an Donostiara joan ginen eskurtsiora. 10:330tan Izozt-Jauregian ginen. Botak eta kaskoa jantzi ondoren izotzetara atera ginen eta jolasean jardun ginen denbora puska batean.
Monitoreak etorri zirenean ikastaroa hasi zen. Aurrera, atzera, binaka,... era ezberdinetan patinatzen aritu ginen.

Azkenean, ordu erdi bat inguru gure kontura ibiltzeko utzi ziguten. Bai ederki pasa genuela!


Hamaiketakoa egitera Anoetako estadio ondoan dagoen patinatzeko pistara joan ginen. Mutil bat patinetearekin aritu zen gu han egon ginen bitartean.

Ordubata aldera autobusean Ondarreta hondartzara joan ginen. Han, hondarretan eta ur-ertzean jolasean aritu ginen. Azkenean, bazkaltzen ari ginela, zerua ilundu eta euria hasi zuen.
Korrika Antiguo auzoko frontoira joan ginen eta han egon ginen jolasean autobusa gure bila etorri zen arte.

2007-05-26

AHOZKOTASUNAREN JAIALDIA ESKOLAN




Maiatzak 25ean, arratsaldeko 6etan, eskolako gimnasioan jaialdia egin genuen.
Bertara guraso, aiton-amon eta ikasle izandako asko etorri ziren emanaldia ikustera.

Ikasle guztiok "Indioaren" dantza egin genuen. Oso-oso polita.
Txikieneak "XALALA" dantzatu zuten. Gogo haundiarekin jardun ziren.
Mertxeren gelakoak oso olerki polit eta alaiak eskaini zizkiguten.

Ainhoaren gelako ikasleak "Patxi errementaria" antzerkia egin ziguten. Bai ondo pasa genuela!

Jarraian, gure gelakook olerki sorta zabala eskaini genuen. Gustokoak izan zirela iruditu zitzaigun.

Honen ondoren, Juanjon gelakoekin batera, "Sagardotegira egindako eskurtsioa" antzerkia egin genuen. Urduri hasi ginen, baina jendea parrezka hasi zenean eta tortilla eta txuletak jandakoan lasaitu egin ginen eta hortik bukatu arte asko gozatu genuen.

Traste guztiak kendutakoan, "Lazkao Txikiri" buruz prestatutako lana eskeini genuen. Gurasoak eta gainantzeko ikusleak oso gustora sumatu genituen.

Bertsoekin bukatutakoan, abestien saioa egin genuen Lehen Hezkuntzakoak.
Eta bukatzeko, Koko eta Moko pailazoen abesti bat dantzatu genuen.

Gero, kalejira bat korroan dantzatuta, jaialdiari bukaera eman genion.
Ederki pasa genuen, ba!

AHOZKOTASUNAREN JAIALDIA ALBIZTURREN






Maiatzak 22an Albizturrera joan ginen egunpasa. Han Albiztur, Bidegoian, Aizarna eta Errezilgo ikasleok elkartu ginen.



Eskola bakoitzak prestatuta ematen ditugun antzerki, bertso, kantu eta dantzak eskaintzen dizkiegu beste eskolakoei.



Goizean eskaini genituen prestatuta genituen ekintza guzxtiak. Denak oso politak izan ziren.



Gure eskolako Haur Hezkuntzako ikasleak "XALALA" dantzatu zutren lehenik. Ondoren, 1 eta 2. mailako ikasleak "Patxi errementaria" antzerkia eskaini ziguten eta bukatzeko Lehen Hezkuntzako ikasle guztiok abesti pare bat abestu genituen.



Egoardian, herriko plazan bazkaldu genuen eta frontoian eta parkean jolasean ibili ginen.



Arratsaldeak, dantza eta jolas saioak egin genituen. Ondo pasa genuen.



Datorren ikasturtean Aizarnara joango omen gara.