Maiatzak 25ean, arratsaldeko 6etan, eskolako gimnasioan jaialdia egin genuen.
Bertara guraso, aiton-amon eta ikasle izandako asko etorri ziren emanaldia ikustera.
Bertara guraso, aiton-amon eta ikasle izandako asko etorri ziren emanaldia ikustera.
Ikasle guztiok "Indioaren" dantza egin genuen. Oso-oso polita.
Txikieneak "XALALA" dantzatu zuten. Gogo haundiarekin jardun ziren.
Mertxeren gelakoak oso olerki polit eta alaiak eskaini zizkiguten.
Ainhoaren gelako ikasleak "Patxi errementaria" antzerkia egin ziguten. Bai ondo pasa genuela!
Jarraian, gure gelakook olerki sorta zabala eskaini genuen. Gustokoak izan zirela iruditu zitzaigun.
Honen ondoren, Juanjon gelakoekin batera, "Sagardotegira egindako eskurtsioa" antzerkia egin genuen. Urduri hasi ginen, baina jendea parrezka hasi zenean eta tortilla eta txuletak jandakoan lasaitu egin ginen eta hortik bukatu arte asko gozatu genuen.
Traste guztiak kendutakoan, "Lazkao Txikiri" buruz prestatutako lana eskeini genuen. Gurasoak eta gainantzeko ikusleak oso gustora sumatu genituen.
Bertsoekin bukatutakoan, abestien saioa egin genuen Lehen Hezkuntzakoak.
Eta bukatzeko, Koko eta Moko pailazoen abesti bat dantzatu genuen.
Gero, kalejira bat korroan dantzatuta, jaialdiari bukaera eman genion.
Ederki pasa genuen, ba!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina