2018-02-27

MARIBEL AIERTZA idazlea gurekin

Gaur goizean Maribel Aiertza Rementeria idazle bizkaitarraren bisita izan dugu eskolan.

 

Errezilera poz-pozik etorri dela esan digu Maribelek, ilusio handia egin ziola gure gonbidapenak, bera ere erdi errezildarra sentitzen dela eta; izan ere, bere aita zena Errezilen jaio zen, Lizarreta-errota baserrian.

 

Hainbat liburu idatzi ditu Maribelek ume eta gaztetxoentzat.Gaurkoan, baina, Munstro bat edukiontzian liburuaren inguruan aritu zaigu: nola sortu zitzaion ideia, zenbat denbora eman zuen idazten, eta abar.

 

 3.ziklokoek Maribelen aurkezpena egin dute, jator-jator, eta gero 2.ziklokoekin batera hainbat galdera egin dizkiote idazleari; ondoren, 1.ziklokoek eskolan genituen liburuak sinatzeko eskatu eta  tailerretan egindako munstroak erakutsi dizkiote.

 

 Oso gustura egon gara Maribelekin eta berak era halaxe egon dela esan digu!



2018-02-11

ELURRETAN JOLASEAN

Elurra! 
Jolaserako bai ederra!


2018-02-10

INAUTERIAK ESKOLAN!

Gustura ibili ginen, bada, atzo Inauterietako festa ospatuaz eskolan!

Lehenengo, jangelan elkartu  eta argazkiak atera genituen.

Ondoren, LHkoak lau taldetan banatu ginen "Altxorraren bila" jolasari ekiteko, eta HHkoak eskolan bertan geratu ziren hainbat jolas eginez.

Eta bukatzeko, gozoki-zorroa izan genuen opari, horrenbeste jolas eginda goseak geunden eta!!!

Hemen duzue bideotxo bat nola ibili ginen ikus dezazuen.
Eta zeuek ere ondo-ondo pasa Inaute egun hauek!!!

 

HHkoen Inauteri festa


Disfraz dotoreak soinean, ederki ibili ginen jolasean!