Gaur goizean Maribel Aiertza Rementeria idazle bizkaitarraren bisita izan dugu eskolan.
Errezilera poz-pozik etorri dela esan digu Maribelek, ilusio handia egin ziola gure gonbidapenak, bera ere erdi errezildarra sentitzen dela eta; izan ere, bere aita zena Errezilen jaio zen, Lizarreta-errota baserrian.
Hainbat liburu idatzi ditu Maribelek ume eta gaztetxoentzat.Gaurkoan, baina, Munstro bat edukiontzian liburuaren inguruan aritu zaigu: nola sortu zitzaion ideia, zenbat denbora eman zuen idazten, eta abar.
3.ziklokoek Maribelen aurkezpena egin dute, jator-jator, eta gero 2.ziklokoekin batera hainbat galdera egin dizkiote idazleari; ondoren, 1.ziklokoek eskolan genituen liburuak sinatzeko eskatu eta tailerretan egindako munstroak erakutsi dizkiote.
Oso gustura egon gara Maribelekin eta berak era halaxe egon dela esan digu!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina