2020-04-08

Ipuin asmatuak - PITXITXI GOSEAK DAGO

        5 eta 6. mailako ikasleak, Aste Santutako opor hauetan egiteko ditugun  hainbat erronken artean, eskolako ikasle gaztetxoentzako ipuin batzuk asmatzea pentsatu dugu.

       Egun batzuetan, asmatu ditugun ipuinak  zintzilikatuko ditugu blog honetan, txanda bakoitzean bat.  Badakigu baita ere txikienok oraindik irakurtzeko lan pixka bat duzuela eta horregatik, ipuin hori bera entzuteko moduan ipiniko dizuegu.

         Asko gustatuko litzaiguke ipuina entzun ondoren marrazki polit bat egingo bazenute. Zuen gurasoak marrazki hori bidali nahi badigute  ( antton@errezilgoeskola.eus ), saiatuko gara blog honetan ipuinaren jarraian ipintzen. 


      Hemen doakizue gure gaurko ipuina:

 
         
PITXITXI  GOSEAK  DAGO
Enaitz  Korta




    Bazen behin Pitxitxi izeneko katu bat gose handia zuela eta janari bila hasi zen .



Zelaian zioala  Miguel behia ikusi zuen.

     - MUUU!! zer gertatzen zaizu - esan zion Miguelek.

     - Gosea  daukat - esan zion katuak.

    - Nahi al duzu belar pixkat - erantzun zion Miguel behiak.

    - Ez nik esnea eta  ogia nahi dut- esan zuen Pitxitxik.



Zelaitik segitzen zuen eta Patricia txerria ikusi zuen.

    - KURRIN KURRIN!! zer gertatzen zaizu- esan zuen Patriziak.

    -Gosea daukat- erantzun zion  Pitxitxik

    -Tori patatak - esan zion  Patriziak.

    -Ez nik ogia eta esnea nahi dut- esan zion  Pitxitxik.



Zelaian zehar segitzen zuen Pitxitxik eta Joxepa oiloa ikusi zuen.
    
    - KO KO KO KO!!  zer gertatzen zaizu?- esan zion Joxepak.

    -Gosea daukat - esan zion Pitxitxik.

    -Nahi al duzu arto pixkat - esan zion Joxepak.

    -Ez nik ogia eta esnea nahi dut- erantzun zion Pitxitxik.


Zelaian zehar zioala Elena  untxia ikusi zuen.

    - Zer gertatzen zaizu? - esan  zion Elenak.

    -Gosea daukat- erantzun zion Pitxitxik.

    -  Azenarioa nahi? - esan zion Elenak.

    - Ez nik ogia esnearekin nahi dut-  erantzun zion Pitxitxik.


 Pitxitxik zelaian zehar segitzen zuen eta  Julen txakurrarekin topo egin zuen.

      -UAU UAU UAU!!  zer gertatzen zaizu? - esan zion Julenek.

     - Gosea daukat - esan zion  Pitxitxik. 

     - Tori,  hartu sobratzen zaidan haragia - esan zion Julenek.

     - Ez nik ogia eta esnea nahi dut-  erantzun zion Pitxitxi katuak.


Pitxitxik zelaitik segitzen zuen Asier topatu zuen harte.

     - PIO PIO PIO !!!  zer gertazen zaizu?-   esaten zuen Asier txoriak.

     - Gosea dut- esan zion Pitxitxik. 

     -Nahi al duzu txitxare bat?- esan zuen txoriak.

     -Ez nik ogia esnearekin nahi dut- erantzun zion Pitxitxik.



 Etxera zioala gosez eta neka-neka eginda, Mikel katua topatu zuen  eta honek horrela ikusirik esne pixkat ogiarekin eskeini zion. Baita Pitxitxi katuak gustora jan ere. Oso lagun handiak izan  ziren betirako.








.

2020-04-07

IPUIN ASMATUAK - Jaitam eta Zuzu

        5 eta 6. mailako ikasleak, Aste Santutako opor hauetan egiteko ditugun  hainbat erronken artean, eskolako ikasle gaztetxoentzako ipuin batzuk asmatzea pentsatu dugu.

       Egun batzuetan, asmatu ditugun ipuinak  zintzilikatuko ditugu blog honetan, txanda bakoitzean bat.  Badakigu baita ere txikienok oraindik irakurtzeko lan pixka bat duzuela eta horregatik, ipuin hori bera entzuteko moduan ipiniko dizuegu.

         Asko gustatuko litzaiguke ipuina entzun ondoren marrazki polit bat egingo bazenute. Zuen gurasoak marrazki hori bidali nahi badigute ( antton@errezilgoeskola.eus ), saiatuko gara blog honetan ipuinaren jarraian ipintzen. 


      Hemen doakizue gure lehenego ipuina:




JAITAM ETA ZUZU

Nahia Altuna  


Bazen behin, Jaitam izeneko mutiko bat Afrikan bizi zena. Oso goiz jeikitzen zen eskolara joateko. 
           

Bera bakarrik joaten zen eta eskola oso urrun zegoen. Egunero harrisku handietatik pasatzen zen baina Jaitam oso ausarta zen. Eskola ez zitzaion gustatzen batere. Eskolara iritsitakoan andereƱoa esplikatzen hasten zen. Jaitamek ez zuen arretarik jartzen. 

Etxera iritsitakoan amak eta aitak uraren bila bidaltzen zuten. Jaitam uraren bila joaten zenean  oso bide  luzea egin behar izaten zuen oinez. Bidean mutiko bat topatu zuen eta biak batera kontu-kontari joan ziren eta horrela zioten:

     -  Kaixo, ni Jaitam naiz eta zu nor zara?

     -  Ni  Zuzu  naiz.  Zertara etorri zara?

     -  Ni ura hartzera etxera eramateko, eta zu?

    -  Ni ere bai. Nahi al duzu nire laguna izan? - galdetu zion  Zuzuk.
     -  Bai, nahi dut zure laguna izan.

     -  Biok batera joango gara uraren bila.

     -  Ados.


            Biak ura hartu eta etxera joan ziren. 

Etxera iritsitakoan Jaitamen ama zain zegoen eta Jaitamen amak ez zion utzi Zuzurekin jolasten. Jaitami lanak eginarazi zizkion amak. Etxera sartu ziren eta amak lanak egiteko esan zion. Jaitam mahaian eseri zen eta eskolako lanak egiten hasi zen. Zuzu etxera joan zen. 

Urrengo egunean Jaitam eskolara joan baino lehen Zuzuren etxera joan zen. Zuzu negarrez ari zen. Jaitamek galdetu zion ea zer gertatzen zitzaion eta Zuzuk esan zion bere aitak debekatu egin ziola lagunekin ibiltzea. Orduan Jaitamek esan zion biak batera alde egingo zutela eta beste norabait joango zirela. 

Geroxeago leku bat bilatu zuten lo egiteko. Han geratu ziren eta ez ziren eskolara joan. Urrengo egunean Jaitamen gurasoak eta Zuzuren gurasoak oso kezkatuta zeuden eta beraien semeen bila hasi ziren. Ordubete pasa eta gero  kezkatuegi zeuden. Bitartean Jaitam eta Zuzu arriskuan zeuden,  lehoi bat beraien atzetik zebilen.

Beraien gurasoak iritsi zirenean Zuzu erori egin zen eta lehoiak gainera saltatu zion. Orduan Jaitamek salbatu egin zuen eta gurasoak ikusi zuten oso adiskide onak zirela eta handik aurrera biak batera ibiltzen dira jolasean.

Orain Jaitam eta Zuzu lagunik onenak dira eta biak batera ibiltzen dira beti. Beraien gurasoak ere lagunak egin dira eta elkarri  laguntzen ibiltzen dira.

BENETAZKO LAGUNAK ELKARRI LAGUNTZEN DIOTE.



.

NIRE IZENAREN ESANAHIA

Ba al dakizue zuen izenak nondik datozen eta zein esanahi duten? Gaurkoan, gure izenen inguruan gehiago jakitea proposatzen dizuegu. 

Zer egingo dugu?

  • Bakoitzak bere izenaren esanahia eta jatorria bilatu
  • Idatziz jaso:
          *Nire izena
          *Zer esan nahi du? Nondik dator?
          *Nahi izanez gero...
                  -Argazki edo marrazkia jarri
                  -Nire izenaren inguruko bitxikeriaren bat (gurasoek zergatik aukeratu zuten, izenarekin gertatu zaizun pasadizoren bat, zure izenaren inguruko berezitasunen bat...)
         
Guztiekin gelakoen izenen liburuxka sortuko dugu.

Eta etxekoen izenen esanahiak zein diren ba al dakizue? Denon artean bila ditzakezue, ziur gauza bitxiak ezagutuko dituzuela!

Partekatzeko modua:
  • Izenaren esanahia eta jatorria idatziz jaso, gero guztiekin Gelakoen izenak liburuxka osatzeko (LH 1-2)
  • Nahi duzuen guztiak animatu zaitezte zuen izenen inguruko gauzak (esanahia, errimak...) taldekideekin partekatzera Whatsapp bidez, argazkiz edo bideoz
Izena duenak, badu izana



2020-04-06

SEGIDEKIN JOLASEAN 1

Gaurkoan, segidak sortzea proposatzen dizuegu. Segidak, errepikatzen diren kateak dira (1-2-1-2-1-2 edo A-A-B-A-A-B). 

Segidak, modu askotara sor daitezke. Guk, gaurkoan, objektuekin sortuko ditugu.  

Adibide gisara...




Zer egingo dugu?

  • Etxean edo inguruan aurkitzen dituzuen gauzekin segidak sortu eta marrazki edo bideo bidez jaso.
Partekatzeko modua:

  • Nahi duzuenak animatu zaitezte sortu dituzuen segidak taldekideekin partekatzera Whatsapp bidez, argazkiz edo bideoz. Ea lagunek jarraitzen dituzten zuek hasitako segidak!



Astindu garunak, lagunak!