2023-12-22

OLENTZERO, MARI DOMINGI ETA NAPOREN ETORRERA

 Urtea ezin hobeto amaitzeko, atzoko egunez Olentzero, Mari Domingi eta Napo etorri zitzaizkigun bisitan eta nola ez, merezitako festa antolatu genien musika, bertso, kantu eta dantzekin agurtu genituelarik. Hamaiketako ederra ere egin genuen!   

GABON ZORIONTSUAK OPA DIZKIZUEGU!















2023-12-20

ARRIKRUTZEN

Abenduaren 15tean kobazulo batera joan ginen. ARRIKRUTZERA.

Kobazuloan animalien  eskulturak zeuden: Hartzenak eta leoiaren

eskulturak. Benetako animaliak ere bai. Xaguzarrak. 

Lehoi baten hezurdura osoa ere ikusi genuen. 

Aspaldiko gizakiak sua nola egiten zuten erakutsi zigun Alexek.

Estalaktitak, estalagmitak, makarroiak, elefanteen belarriak  zer diren

jakin dugu. Kobazuloan dauden formak oso politak dira.

OƱatiko parkean ondo bazkaldu genuen. Eguna ondo joan zen.





2023-12-19

AINARA, LH5-6n praktiketan

Urriaren 9tik azaroaren 10era bitartean Ainara  gure gelan egon zen.



Hemen azaltzen gara gu bertso bat kantatzen Ainarari bere azken egunean. Trikitixa eta pandeoa ere jo genizkion.


 
Pena handia hartu genuen eta opari haundi bat egin genion.


Ainara, ea ikusten duzun gure bloga!





EIHARI ETA JUNE

TIPI-TAPA, 3.saioa

 

Abenduaren 14an saio berezia izan genuen Tipi-Tapakoekin.



   
Ostegun goizean frontoi gainean elkartu ginen gaztainak egin eta     jateko.

  
  Gaztainak egiten ari ziren  bitartean, guk 3.zikloko ikasleok       Gabonetako abestiak abestu genituen.

 
   Ondoren triki giro ederra sotu genuen ! Amona guztiak dantzan          ere jarri genituen eta.


   Bukatzeko, aurreskua egin genien eta oso gustora gelditu ziren aitona-amona guztiak!

                     
                          EDERKI PASATU GENUEN!

                                                                                   ARAIA