2024-05-30

NOLEGA BIDANIAN



KAIXO DENOI!!

HONA HEMEN  BIDANIA-GOIATZEN PASA GENUEN EGUNAREN LABURPENTXOA.

PRIMERAN IBILI GINEN.







Maiatzaren 24an Bidanian elkartu ginen, Bidani, Errezil, Aizarna eta Albizturgo eskola txikiak, elkarri antzezpen, kantu eta dantzak eskaintzeko.

 Bertan, LH 3-4-5 eta 6 ko ikasle guztiok elkarrekin jarri ginen eta txiki guztiak batera jarri zituzten.


 Antzezpen, kantu, dantzak eta gero, taldeka jarri eta denetariko ekintzak egin genituen: zaku lasterketa, boloetan, tokan, errelebotan eta abar.


Ondoren, ikasle guztiok batera herriko parke batera joan ginen bazkaltzera.

 Bazkaldu ondoren, ikasle batzuk elkarrekin jolastu ginen, guztia amaitutakoan eskola guztiok batera argazki bat atera genuen.




Eskerrik asko Bidaniko ikasle zain irakasle guztioi!


LH 5-6ko ikasleak

2024-05-26

AZPEITIKO SUHILTZAILEEN ETXEAN


Maiatzaren 22an, asteazkena, Azpeitiko suhiltzailehen etxera joan ginen LH5-6ko ikasleok. Bertan hainbat gauza ikusi genituen: beraien arropa, kamioiak, beraien gimnasioa ...

 Ondoren, azalpen txiki bat eman ziguten:sute motak,ibilgailu motak, arropa motak,...



          Bukatzeko, kamioi batera igotzeko aukera eduki genuen ikasle guztiok.





                 OSO ONDO PASA GENUEN!



                                                                                      Eskerrik asko!


















                                                                                                                                 LH5-6ko ikasleak

2024-05-21

IRURE TXIKIN SAGAR GAILETAK EGITEN

 MAIATZAREN 16EAN  IRURE  TXIKIRA  JOAN  GINEN  GAILETAK  EGITERA  EDURNEREKIN.

BATZUK, ZAIN  GEUNDEN  BITARTEAN,  BASERRIKO  INGURUA  BISITATU  GENITUEN   JUPPEKIN.  ETA  ESKULANAK  ERE  EGIN  GENITUEN.

EDURNEK  BERE  ERREZETA  ZORAGARRIA  ERAKUTSI  ZIGUN  ETA  GAINERA  BERAREKIN  GAILETAK  EGIN  GENITUEN.

OSO  GOXOAK  ATERA  ZITZAIZKIGUN  ETA   ESKOLAN  EGITEN  SAIATUKO  GARA. EA  ZER  GERTATZEN  DEN.

IKUSI  EZAZUE  BIDEOA  ETA  GOZATU!!






2024-05-07

LH5ekoak HH2-3koei ingelesez irakurtzen

Joan den astean HH2-3ko gelara joan ginen LH5eko ikasleak ingelesez irakurtzera.


Txikiek arreta handia jarri zuten guk irakurtzeko garaian.(Maisy goes to bed eta Maisy`s bus).






Gainera, hasieran eta amaieran kantu eta dantzak eskaini genizkien eta izugarri ondo pasa zuten.



Txiki batzuk gurekin dantzatzera animatu ziren.

Eskerrik asko, HH2-3ko ikasleei!

Uraitz,June,Egor eta Amets