2024-05-30

NOLEGA BIDANIAN



KAIXO DENOI!!

HONA HEMEN  BIDANIA-GOIATZEN PASA GENUEN EGUNAREN LABURPENTXOA.

PRIMERAN IBILI GINEN.







Maiatzaren 24an Bidanian elkartu ginen, Bidani, Errezil, Aizarna eta Albizturgo eskola txikiak, elkarri antzezpen, kantu eta dantzak eskaintzeko.

 Bertan, LH 3-4-5 eta 6 ko ikasle guztiok elkarrekin jarri ginen eta txiki guztiak batera jarri zituzten.


 Antzezpen, kantu, dantzak eta gero, taldeka jarri eta denetariko ekintzak egin genituen: zaku lasterketa, boloetan, tokan, errelebotan eta abar.


Ondoren, ikasle guztiok batera herriko parke batera joan ginen bazkaltzera.

 Bazkaldu ondoren, ikasle batzuk elkarrekin jolastu ginen, guztia amaitutakoan eskola guztiok batera argazki bat atera genuen.




Eskerrik asko Bidaniko ikasle zain irakasle guztioi!


LH 5-6ko ikasleak

1 iruzkin:

Gorka Tolosa Usarraga erabiltzaileak esan du...

Bistan da earki ibili zinatela. Pare-parean eguraldi ona ere. Gogoz gaude Bidanirako prestatutako antzerki eta kantuez gozatzeko eskolako bukaera festan. Zorionak!