2026-06-01

ISPILUARI BEGIRA (UEMA)

Apirilaren 27an Ale, UEMAko langilea, etorri zen  Errezilgo eskolara LH1-2koengana.


Hasteko, bakoitzari hiru orri eman zizkieten: etxea, kalea eta eskola. 

Orri bakoitzean hiru kolore jartzea zituzten: urdina, horia edo gorria.


Urdina: Euskaraz. Horia: Gazteleraz. Gorria: Beste hizkuntza bat. 

Eta leku bakoitzean ze hizkuntza erabiltzen duten jarri behar zuten koloreen bidez. 

Eta konturatu ziren euskera dela Errezilgo hizkuntza nagusia. 

                                    HARRI-JOANES

IZARRAIZPEKO IKASLE OHIAK

 Apirilaren 17an IZARRAIZPEko ikasle ohiak etorri ziren: June eta Ainara.

 Gauza asko esan zizkiguten : DBHn azterketa  gehiago, lan gehiago eta zigor gehiago egongo zirela.

Azalpen asko eman zizkiguten.

 Oso jatorrak izan ziren eta oso ondo pasatu genuen.




                                                                                                                                                                                                   Agoitz eta Unai




BURUHANDIAK EGITEN

 Maiatzaren 8an, Patxi eta Enok etorri ziren buruhandiak egitera.

 Iaz erraldoiak egin zirenez, aurten erabaki da buruhandiak egitea festetarako.



LH 5-6koei aukera eman ziguten kolorea aukeratzeko.

Horretarako, binaka jarri eta kaskoaren marrazkia eman eta pintatzen hasi ginen.

 Esan zuten kontuan hartuko zituztela koloreak.


XUHAR ETA NORA


























































































































































LH1-2 eta LH3-4koak IGERILEKUAN MAIATZEAN


LH1-2 eta LH3-4koak Azpetiko igerilekuan ibili dira maiatz osoan.



Maiatzaren 4tik maiatzaren 29ra bigarren ziklokoak eta lehenengo ziklokoak Azpeitiko igerilekura joan ziren. 


Asko ikasi dute, eta ariketa desberdin asko egin dituzte.

Ostiralero jolasak egin dituzte, eta azkeneko egunean  denbora osoan jolasten ibili ziren.

Beraien monitoreak,Jone eta Janik,uretara bota zituzten azken egunean.

Arratsaldero joaten dira igerilekura, autobusa, 14:30ean hartu eta 14:45etik 15:45 arte igerilekuan egon dira. 16:30etan iristen ziren Errezilera.


Oso ondo pasa zuten!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!



Iraia eta Uxue