2010-02-05

OLENTZERO ESKOLAN



Abenduaren 22an Olentzero etorri zitzaigun eskolara.


9,30 tan, gurasoei Eguberritako hainbat abesti kantatu genizkien ( Errege festa, Kas-kas, Kanta Aleluia,...).


Abestu ondoren, Lh3ko ikasleak, soinu eta panderoa joaz Olentzeroren bila joan ziren eta baita berarekin bueltan eskolara etorri ere.


Gimnasio barruan, ikasleek 3 bertso abestu zizkioiten Olentzerori eta beraietaz ez ahazteko opari eder bat ere eman zioten. Berak ere bertso pare bat bota zizkigun. Ondoren, berak bere kontuk esan zizkigun eta segidan gure marrazki eta gutunak jaso. Ikusi egin behar zen ikasleen aurpegiak gela bakoitzari beraien opariak banatzen hasi zitzaienean. Antton maisuari hainbat urtetan eskatzen aritu zitzaion BMVa ere ekarri zion bere ikasleak azaltzen ziren koadro eder eta politarekin batera. Azkenik, agurtu aurretik, ikasle guztiak "Olentzero joan zaigu" eta "Olentzero begi gorri" abestu genion eta hori egitearekin batera, "alpargata" dantzatu ere.


Gimnasioko saioa bukatutakoan, Olentzerok ikasleak agurtu, astoa hartu eta Lh3ko ikasleekin batera joan zen berriro mendi aldera.


Olentzero joan zenean, gurasoek prestatutako hamaiketakoa jan genuen eta segidan, ikasle bakoitza bere gelara joan zen Olentzerok ekarritako opariekin jolastera.


12,30 tan, Ines eta Anttonen gelako ikasleak Eguneko zentrora joan ziren eta han Eguberritako abesti sorta bat eskaini zizkien bertan bildutako guztiei. Amaieran "alpargata" dantzatu eta eskolara itzuli ziren.

iruzkinik ez: