2010-06-16

AZPEITIRA ESKOLAK BIXITATZERA


Goizeko 10:00etan abiatu ginen Errezildik. 10:15etan iritsi ginenean aurrena Urola ikastolara joan ginen. Han andre bat zegoen guri ikastola erakusteko zain.
Haurrena gelak erakutsi zizkigun gero jantokia, kasilleroak... oso handia zen ikastola.

Gero Ikasberri ikastolara joan ginen. Gela baten Ikasberriko andereƱo batekin hitz egin genuen. Urolan bezala gelak erakutsi zizkigun, eta azkenik gure edadeko umeekin hitz egin eta pelotan ibili ginen.

Ikasberritik irtetean bazkaltzera joan ginen. Bazkaldu Loiolan egin genuen, gurekin joan zen irakasleak izozkia erosi zizkigun eta baita bere semearentzat baloi bat ere.Gu baloiarekin ibili ginen gustura asko belardian, eta parre batzuk ere egin genituen.

Ondoren pistinara joan ginen eta gu bakarrik ibili ginen pistinan.Azkenik bikotxetan eskolara bueltatu ginen.

iruzkinik ez: