2011-02-21

TXOTXONGILOAK




Topic-eko Marionetak eskolan zer egin behar genuen jakiteko papel batzuk bidali zizkigun.
Aurreneko papelean bera guk egin behar genula jartzen zuen . Beraz plastikako garaian Marioneta egin genuen eta nahiko ondo atera zitzaigun.

Bigarren papelean topic-eko txotxongiloak nongoak ziren: Afrikakoak, Europakoak,... jartzen zuten. Guk interneten beraien izena eta zein herritakoak ziren bilatu behar genituen gero mapa batean kokatzeko.

Tolosako Topic-era otsailaren 11an joan ginen. Han guk nahi genuen txotxongilo bat egin behar genuen. Txotxongiloa egiteko gauza hauek erabili genituen: botoiak, kartulina, esponja, iledun alanbrea... oso txotxongilo politak atera zitzaizkigun. Txotxongiloari guk nahi genion izena eta ahotsa jarri genizkion.

Hirugarren papelean guk asmatutako txotxongilo baten izena, nun bizi zen, zer gustatzen zitzaion... jarri behar genituen papelean. Behin hori eginda, gure gelako beste bati aurkeztu behar genion, ondoren berak guri aurkezteko. Bion artean testu bat egiteko.

iruzkinik ez: