2011-11-01

Musika klasikoa eskolan

     Aurreko ostiralean, Xabier Lizaso pianista eskolara etorri zitzaigun musika klasikoaren aurkezpen berezi bat eskaintzera. 

         Bi taldetan banatu gintuen eskolako ikasle guztiok. 

         Lehendabizi, talde bakoitzetik bana atera ginen eta, begiak estalita,  berak pianoarekin jotako soinu ezberdin baten arabera, aurrera, atzera, eskuinera edo ezkerretara pausoak eman behar genituen berak lurrean ipinitako sokazko pieza bat topatu arte. oso ondo pasa genuen.



         Ondoren, Franz Liszten doinu bat erakutsi zigun eta hori ondo ikasita geroago jo zizkigun pieza ezberdinak Lisztenak ziren ala ez asmatu behar izan genuen.
       Jarraian, pianoa barrutik nolakoa den  erakutsi zigun, pianoa baino lehenago zeuden antzeko instrumentuak zein ziren,...

        Azkenik, esku-jolas polit-polit bat egin genuen berak jotako musika jarraituz. Mundiala izan zen. Zein ondo pasa genuen! 


iruzkinik ez: