Ostegunean,martxoak 15en goizeko bederatzietan geratu ginen goiko plazan Zubietara joateko.
Zubietan bertan hiru ikastola elkartu ginen. Errezilgoak,Gabiriakoak eta Donostiakoak. Errezilgoak lehendabizi futbolean jolastu ginen lau taldetan banatuta. Gabiriakoak eta Donostiakoak aldiz Zubietako instalazioak ikustera joan ziren.
Futbolean ibili ondoren Zubietako instalazioak ikustera joan ginen. Beste eskolatakoak futbolean ibili ziren. Ondoren Realeko entrenamendua ikusiz hamaiketakoa jan genuen. Jan ondoren Realeko jokalari bat eta porteroa atera ziren. Bravo eta Iñigo Martinez. Beraiek nahi zutenei sinadurak egin zizkieten.
Errezilgo 9 ikasleek bizkotxoak eman zizkieten: bi jokalarientzat beste bat Griezmanentzan eta bestea Elustondorentzako.
Hori bukatutakoan Bravo eta Iñigorekin argazkiak atera genituen.Ondoren Zubieta herrira joan ginen bazkaltzera.Bazkaldu genuenean,Zubietako frontoi eta parkean jolasten ibili ginen.Azkenik autobusa hartu eta Errezilera etorri ginen.
.
2012-03-19
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina