Apirilaren 24, 25 eta 26ea BAIKARAko bi neska etorri ziren sare sozialei buruz hitz egitera, Nekane eta Esther.
Lehenengo egunean, gure izenak ezagutzeko jolas bat egin genuen ( gure izenak paper batean idatzi eta puztutako globo batean itsatsi ). Baita ere, galderaz betetako fitxa bat bete genuen. Hori egin eta gero, bideo bat erakutsi ziguten, esplikazio eta guzti. Eta eguna bukatzeko, elkarrizketa motz batzuk egin genituen.
Bigarren egunean, web kamari buruz hitz egin genuen. Paper batean umeen izenak jarri eta aurpegi bat aukeratu behar zen.(pozik , normal edo haserre).Eta gero hitz egiten jardun ginen.
Hirugarren egunean, hariaren jokoan ibili ginen. Armiarma sarea osatu behar genuen eta osatu genuen.
Oso ikaragarri gustatu zitzaigun. Eta oso ondo pasa genuen.
2012-04-25
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina