Aurreko bi asteetan, gure irakaslearekin proiektu bat egin genuen birziklatzeari buruz. Hasieran, irakasleak egindako diapositibak erakutsi zizkigun eta guk ikasi ondoren, herrian zehar zeuden edukiontziak aztertu genituen.
Herrian zeunden edukiontziak aztertu ondoren, ikasitako edukiontzi guztiak egin genituen kartoizko kaxak kolore ezberdinetako paperekin inguratuz. Egun batzuk geroago, aurkezpen bat egin genien eskolako ume guztiei eta bertan edukiontzi bakoitzean zer bota eta ez den bota behar erakutsi genien. Horretaz gain, birziklatzeak ze onura ekartzen dituen erakutsi genien.Ondoren, jolas bat egin genuen eta saiatu ginen besteei birziklatzea garrantzitsua dela erakustea.
.
.
Lehenengo, Mertxe eta Eliren gelakoekin, Haur Hezkuntzakoekin, egin genuen jolasa. Jolasa, bakoitzari zabor bat eman eta edukiontzira botatzea zen. Bakoitzak hiru zabor bere edukiontzira botatakoan, jolas bat egiten genuen. Denak hiru zabor bere edukiontzira botatakoan, "itxi kutxatila" jolasa egin genuen. Bi minutu iraun zuen jolasak eta oso ondo pasa zuten. Berriro ere zaborra bota zutenean, "harrapaketan" jolasa egin genuen.
.
.
Arratsaldean, Elenaren gelakoekin, Lh 2. ziklokoekin, egin genuen jolasa, baina hauekin jolas desberdina izan zen. "Antzara" jolasa egin genuen. Uztai urdina egokitutakoan, zaborra bere edukiontzira bota behar zen; kamioia egokitutakoan, hurrengo kamioira joan behar zen. Horia edo berdea egokitutakoan, jolas bat egin behar zen, beltzean egokitu ezkero hasierara itzuli behar zen eta gorria egokitu ezkero ez zen ezer gertatzen.
.
.
Hurrengo goizean, jolas berdina egin genuen Elixabeten gelakoekin, Lh1. ziklokoekin. Oso ondo pasa zuten eta ikasi zuten birziklatzea ze garrantzitsu zen. Esan zuten, birziklatzen lagunduko zigutela.
.
.
Gu gure lanarekin oso gustura geratu ginen.
Badakizu, BIRZIKLATU!
5. eta 6. mailako ikasleak.
2012-11-26
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina