2013-05-21

Europako eguna

Joan den ostiralean, maiatzak 10 , Europako eguna ospatu genuen Errezilgo eskolan.
Bidaniko umeek ere etorri ziren.
Goizean, lehenengo orduan bi andre etorri ziren eta egin behar genuena esplikatu ziguten.Horren ondoren, frontoira joan ginen eta bertan guk egindako Europari buruzko marrazkiak zintzilikatu genituen eta gero geletara joan ginen pelikula bat ikustera.
Pelikula ikusten bukatu genuenean patiora jeitsi ginen eta patinete zirkuito batean jolastu genuen.
Ekintza hau bukatu ondoren, ordenagailu joku batzutan ibili ginen. Joku hoien bidez Europako informazio
batzuk jaso genituen.
Jokoak bukatutakoan, puzgarrietan ibili ginen frontoian. Bi puzgarri handi eta txiki bat zeuden.Han oso ondo pasa genuen eta gustora hartuko genuke puzgarriak berriz Errezilera etortzea.
Amaitzeko, eskolako guztiak berriro elkartu ginen eta opari batzuk jaso genituen.
Bikain pasa genuen egun horretan eta bitartez, Europako gauza asko ikasi genituen.
LH2 ko ikasleak

iruzkinik ez: