Maiatzaren 31an lehenengo,bigarren eta hirugarrengo ziklokoak Txuri- Urdinera joan ginen.
Goizeko hamarretan iritsi ginen eta hamabiak arte bertan egon ginen.
Hasiera batean, gu bakarrik patinatu genuen. Ondoren, monitoreekin ibili ginen. Beraiekin gauzatxo batzuk ikasi genituen: Atzeraka patinatu, frenatu,hanka baten gainean jarri, etab.
Gero joku batzuk egin genituen eta azkenik, diskoteka jarri zuten.
Oso ondo pasa genuen eta urrengo urtean berriro bueltatu nahi dugu.
Txuri - Urdinetik ateratakoan euria ari zuenez, Oriora joan beharrean Albizturko frontoira joan ginen.
Bertan bazkaldu eta jolastu egin genuen.Ah! eta frontoia garbitu eta txukundu genuen aldegin baino lehen.
Eguna amaitzeko eskolara etorri ginen eta hemen bideo bat ikusi genuen batzuk eta beste batzuk ordenagailutan ibili ginen.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina