Urriak 3 eta 4an, Sastarrainera joan ginen 1,2,3,4,5 eta 6.mailakoak. Aurrena Zestoara joan ginen autobusez.
Sastarrainera oinez joan ginen. 20 minutu pasatakoan Sastarrainera ailegatu ginen. Ailegatutakoan, begiraleak arauak esplikatu zizkigun. Taldeak ere egin genituen, Karmen (k) eta Beltz (B).
Bazkaltzeko arduradunak egin zituzten, eta jatorduetan mahaiak prestatu eta janaria zerbitzatzen zuten. Bazkaldu eta gero jolas librea egin genuen 15:00rak arte. Ondoren, ekintzak egin genituen. Karmen taldea, kobazulora sartu zen eta bitartean Beltz taldeak ogia egin zuen.
Ekintzak bukatutakoan 19:00ak arte jolas librea egin genuen. 19:00etan, logelak ikustera joan ginen eta logela bakoitzean, 20 ohe zeuden. Oheak ikusitakoan jolasak egin genituen.
Jolasak bukatutakoan, afaltzera joan ginen. Afaldu ondoren, gaubela egin genuen. Gaubela bukatutakoan, ohera joan ginen.
Hurrengo egunean Beltz taldea kobazulora joan zen eta Karmen taldeak ogia egiten gelditu zen. Ekintzak bukatutakoan, bazkaldu eta etxera joan ginen.
Ekain ekintza
Ekain ekintza hiru zatitan banatua zegoen, lehen gizakia bezela margotu, lehen gizakiak bezala sua egin eta kobazulo txiki batera sartu.
Lehendabizi, hiru ereduei begiratuz hiru marrazki egin genituen, hartzak, zaldi bat eta bisontea. Lerroak ikatzarekin egin genituen eta barrualdea buztinez egin genuen.
Ondoren, sua egin genuen bi harri berezi eta ardagaia erabiliz.
Lehenengo ardagaiari pusketa txiki batzuk kendu genizkion, gero su harria eta pirita erabiliz biak elkarri jotzen txinpartak ardagaiari erontzen utziz, zaila zenez gutxik lortu genuen, baina lortu genuenak ardagaian piztutako txinparta kabi moduko batera sartu genuen, eskularrua jantzi, kanpora atera eta kabia eskuetan artuz besoari bueltak eman genizkion txinpartari oxigeneoa emanez.
Deskansatu ondoren, kobazulora joan ginen. Bosteko taldeetan sartu ginen kobazolora. Dibertigarria izan zen.
Ogiaren ekintza
Sastarraineko ekintza bat ogia nola egiten zen ikastea zen.
Txarroa 500 ml. ur epelez bete eta legamia birinduta bota genuen txarrora. Kilo bat irin bota genuen ontzira , txarroko ura pixkanaka- pixkanaka bota genuen irinetara. Ondoren , nahastu egin genuen eskuekin. Esku trapu batekin ondo estali genuen fermentatu(puztu) arte utzi genuen, forma eman genion , arrautza gainetik bota genion kolorea hartzeko eta azkenik labera sartu genuen.
Jarraian, ogi integrala egin genuen baina 600 ml ur erabilita eta irin integralarekin.
Azkenik, bideo bat ikusi genuen ogia nola egiten zen ikusteko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina