Urtarrilaren
10an Lehen Hezkuntzako ikasle guztiok Donostiara joan ginen San Telmo museoan dauden BADU BADA,
ERRETRATOA eta BASARRIA erakusketak
ikustera.
10tan, 1 eta 2 mailako ikasleak ERRETRATOA izeneko tailerra egin zuten bitartean, 3, 4, 5
eta 6. mailako ikasleok BADU BADA erakusketa ikusi genuen monitore baten
azalpenak entzunda.
11:30 tan Trinidade plazara joan ginen hamaiketakoa
jan eta jolastera.
13:30 tan San Telmo
museora itzuli ginen BASARRIA izeneko erakusketa eta tailerra egitera. Bi
taldetan banatu ginen: 1,2 eta 3
mailakoek alde batetik eta 4, 5 eta 6.
mailakoek bestetik. Mundiala izan zen.
15:30 tan autobusa hartu
eta Errezilera bueltatu ginen.
Ondorengo hau izan da 5
eta 6. mailako ikasleok egindako balorazioa:
BADU-BADA
Zer da? Euskararen inguruko erakusketa Europako beste hizkuntza
batzuen artean egonda.
Zein atal ezberdin ikusi genituen? Hizkuntza bat izateko eta ez galtzeko behar dituen
baldintzak, Europako hizkuntzak (zenbatek hitz egiten dute hizkuntza bakoitza,
hizkuntza bakoitza non hitz egiten den eta Europako hizkuntzen familiak)
Euskera eta Europako beste hizkuntzen eboluzioa, Euskaldunok komunitate bat
egin behar dugula Euskara galtzea ez badugu nahi, Euskara kalean, Euskera
unibertsitatean, Euskera eskolan, Euskera komunikabideetan, publikatutako 1000
disko eta liburuen irudiak eta agur
bertsoak.
Zein edo zeintzuk gustatu zitzaizkigun gehien? Europako hizkuntzak,
Euskara kalean, Euskara komunikabideetan eta agur bertsoa.
Zein edo zeintzuk gustatu zitzaizkigun gutxien? Gehienoi dena gustatu
zitzaigun baina batzuei ez zitzaigun gustatu horrenbeste soinuen gela, alfabeto
ikurren gela eta hizkuntza familien atala.
Monitorearen balorazioa:7,5eko balorazia ematen
diogu oso txintxoa zelako baina txapa sartu zuelako.
Erakusketaren
balorazioa:8,5eko balorazioa ematen diogu ondo antolatuta zegoelako,
oso polita zelako,…
Oharrak: Kontzeptuak era
dibertigarriago baten explikatzea nahiko genuke, jolasak, fitxak,…
Baserria
Zer da? Garai bateko baserriko tresnen eta bizimoduen inguruko
erakusketa.
Zein atal ezberdin ikusi genituen? Baserriari buruzko
kuadroak, lihoa aria nola egiten zen, arropak egin eta gero non gordetzen
ziren, lehengo baserriko mizimoduko argazkiak, baratza edo soroan erabiltzen
ziren lanabesak, azken ehun urtetan baserriko mizimodua nola aldatu den ikusten
den bideoa, azkenik garai bateko sukalde
zaharra eta garai bateko artzantzaren tresnak.
Zein edo zeintzuk gustatu zitzaizkigun gehien? Dena baina batez ere
bideoa eta sukalde zaharra.
Zein edo zeintzuk gustatu zitzaizkigun gutxien? Dena gustatu zitzaigun
baina agian kuadroena gutxiago.
Monitorearen balorazioa: 9. Gauzak era
interesgarrian kontatu zituen eta oso ondo explikatu zizkigun gauzak.
Erakusketaren
balorazioa:10. Ondo antolatuta zegoen erakusketa eta gauza
interresgarriak zeuden.
Oharrak: Iraun ziguen ordu eta
erdi oso motzak izan ziren eta guri interesgarria iruditu zaigu baserritarrak
izanda gehiago ulertu genuelako.
Lh
3. zikloko ikasleak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina