2014-01-08

KIMIKAREN MAGIA

    Azaroaren 15ean  Donostiko Miramonen dagoen Eureka museora joan ginen lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleok.

    3. zikloko ikasleok "KIMIKAREN MAGIA" izeneko tailera gauzatu genuen eta bertan hainbat esperimentu ikusi genituen.

    Tailer horretan ikusitako hainbat esperimentu eta interneten aurkitutako beste batzuk egin ditugu gelan. Esperimentu bakoitzaren fitxa ere osatu dugu eta guzti horiekin  hemen azpian ikusi dezakezuen liburuxka sortu dugu.

    Bertan azaltzen diren esperimentuak etxean egiteko modukoak dira, oso errazak eta oso interesgarriak. Anima zaitez eta froga ezazu!

iruzkinik ez: