Otsailak 7an, ostirala, Zubieta eta Aquariumera joan ginen. Goizeko 09:00tan goiko plazan elkartu ginen Zubietara garaiz iritsi ahal izateko. HH 4-5 urtekoen mailatik 6. maila arteko ikasle eta irakasleak joan ginen irteerara. HH 4-5 urtekoak Aquariumera eta Untzi-museora joan ziren eta LHko ikasleok Zubietara eta Aquariumera joan ginen.
Goizean abiatu eta 09:45tan iritsi ginen Zubietara Errealaren entrenamendua ikustera. Amets Bat programa egitera joan ginen. Lehenengo, Errealaren historiari buruzko bideo bat ikusi genuen eta horren inguruan galderak egin zizkiguten bertako monitoreak. Ondoren, bi taldetan banatu ginen: Larramendi eta Errezilgo ikasleok alde batetik, eta Arrasateko Arizmendiko ikasleak bestetik. Lehenengo taldekook futbol jolasak egiten genituen bitartean, beste taldekoek, Zubietako instalakuntzak ikusi zituzten. Errealeko jokalarien entrenamendua ikusten genuen bitartean, amaiketakoa jan eta animatu egin genituen. Geroxeago, Dani Estrada eta Javi Ros-i galderak egin eta Errezilgo eskolakook opariak eman eta jokalariek sinadurak egin zizkiguten. Bukatzeko, jokalariekin argazkia atera eta harmailetan bazkaldu genuen.
Arratsaldean 14:20 aldean Aquariumera iritsi ginen, irakasleak sarrerak erosi bitartean argazkia atera zigun Anttonek. Barruan, balearen hezurdura eta untzien maketak ikusi, aurrerago joanda berezko aquariuma ikusi genuen eta arrainak ukitzeko aukera ere bazegoen.
Maria Cristina hotelaren atzean hartu genuen autobusa 15:40tan eta 16:30 Errezilen geunden. Iritsi baino pixka bat lehenago Errealaren partidua ikusteko sarrerak banatu zizkiguten. Oso ondo pasa genuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina